Behargin bat larri zauritu da Bilboko Kale Nagusian, jasogailu batek burua harrapatuta
Larrialdi zerbitzuek 15:30 aldera jaso dute abisua, eta osasun langileek zauritua egonkortu eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dute.
Gizon bat larri zauritu da gaur arratsaldean Bilboko Kale Nagusian, lan-istripu batean. Antza denez, jasogailu batek burua harrapatu dio.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, larrialdi zerbitzuek 15:30 aldera jaso dute abisua.
Udaltzaingoa bertaratu da, baita anbulantzia medikalizatu bat ere. Bertaratu diren udaltzainek egiaztatu dute biktima bizirik, baina larri zegoela.
Osasun langileek zauritua egonkortu eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik eta Nafarroak Estatuko funtsen % 8 biltzen dituzte, eta haien inbertsio-pisua indartu dute
EITB Dataren datuen arabera, inbertsio kolektiboko funts eta sozietateen kopurua 94 entitatekoa da, eta Estatuko finantza-sisteman duten eginkizuna indartzen du.
Fondoak hazi egin dira, eta EAEko enpresen % 10etan daude dagoeneko
EITB Dataren arabera, Euskadi eta Nafarroako 209 konpainiak kapital pribatuko partaidetza dute; gehienak, Estatukoak.
Angulas Aguinagatik hasi eta IEP Aero eta Iberdrolara arte, inbertsio-funtsen argazkia euskal enpresetan
Tresna horiek finantziazioa eta aholkularitza ematen dute hainbat urtez, eta Iberdrola, ITP Aero eta Angulas Aguinaga konpainietan parte hartzen dute.
Etxe bakoitzeko alokairua ordaintzeko bi gizarte-laguntza jaso ahal izango dira gehienez
Euskadiko udalen ordainketaren finantzazioa aldatuta, udalerriek urte hasieratik laguntzak ematen hasteko aukera izango dute.
Telefonicak 4.318 milioi euroko galerak izan ditu 2025ean, enplegu-erregulazioko espedientearen eta berregituraketen ondorioz
Bere historiako bigarren urterik txarrena izan du telekomunikazio konpainiak; 2002an 5.576 milioi euro zituen.
Eskola jantokietako grebak "babes zabala" izan du, sindikatuen arabera
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi du "gutxieneko akordioa" lortu dutela, baina oraindik ere negoziatzen jarraitu behar dutela.
Jose Antonio Jainagak sektore bereko enpresen arteko fusioak defendatu ditu
Trenen sektorean Talgo eta CAFek bat egitearen aldeko ideia iradoki du, eta uste du formula horrek siderurgiarako ere balio dezakeela. Kostuak murriztea da fusio horiek egiteko arrazoi nagusia, haren ustez.
Tubos Reunidosek bere eskaintza hobetu du: 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko, kaleratze hitzartuetarako
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeek euren jarrerari eutsi diote, eta enplegu-erregulazio espedientea erretiratzeko eskatu dute. Halaber, esan dute ez dituztela kaleratzeen baldintzak negoziatuko.
Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"
Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".
Talgok inbertsio "handiak" egingo ditu 2027ra bitarte, eta 200 lanpostu sortuko ditu Arabako lantegian
Hala iragarri du Jose Antonio Jainaga konpainiaren presidenteak astelehen honetan. Asmoa da Ribabellosako lantegia indartzea, eta horretarako kontratazioak egingo dituela iragarri du. Erronka berrien artean, berriz, abiadura handiko trenean jarri du azpimarra.