ENPRESAREN ITXIERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartze zabala BSHn, lan-erregulazioko espedientearen aurreakordioaren inguruko bozketan

Eguerdiko 13:00etarako langileen % 80k eman du bozka. Enpresa batzordearen gehiengoak, ELAk eta LABek izan ezik, joan zen asteazkenean lortu zuen aurreakordioa zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte, 655 izan beharrean. 

Eskirozko BSH lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Parte-hartze zabala izaten ari dira Eskirotzen, BSH lantegian, lan-erregulazioko espedientearen inguruko bozketan. Eguerdiko 13:00etarako, langileen % 80k eman du bozka joan zen asteazkenean enpresa-batzordearen gehiengoak zuzendaritzarekin lorturiko aurreakordioaren inguruan. 

Aurreakordioa langile batzordearen gehiengoak (UGT, CCOO, ATISS eta Solidari) onartu zuen, ez ordea, LABek eta ELAk, eta langileen esku egongo da azken erabakia. 

Aurreko asteazken gauean lorturiko aurrekoardioaren arabera, lantegia itxi eta 609 langile kaleratuko dituzte —hasieran, 655 ziren— eta gainerakoak birkokatu egingo dituzte. 54 urtetik beherakoek lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte ordaina jasoko dute, urte kopuruetan mugarik ezarri gabe. Gainera, 1.500 euroko saria jasoko dute urte bakoitzeko.

55 urtetik gorakoei aurrejubilazioa eskainiko zaie, soldata gordinaren % 70arekin, eta berrindustrializazio kasuan 50 eta 54 urte arteko langileek lehentasuna izango dute. 

Horrez gain, birkokatzeak ere jarri dira mahai gainean, eta konpainiaren barruan sor daitezkeen hutsuneen aurrean lehentasuna izango dute. 

Sindikatuen ordezkariek hainbat asanblada informatibo egin dituzte langileekin eta bozketa egingo dute astelehen honetan, enpresa batzordearen gehiengoak lotutako akordioari argi berdea ematen dioten ala ez argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X