LANGABEZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo da Nafarroan, bigarren hiruhilekoan

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, guztira 76.400 pertsona daude lanik gabe EAEn, eta 27.200, Nafarroan. 

empleo paro trabajador langabezia lana langilea efe

Bi langile, kalean, lanean. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 6.500 langabe gutxiago zeuden urteko bigarren hiruhilekoan —76.400 langabe, guztira—, eta epe berean 2.700 lanpostu sortu dira, —994.700 landun, guztira—, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. 

Iazko epe berarekin alderatuta, landunak 18.800 gutxiago dira eta 13.000 langabe gutxiago daude. 

Bestalde, Nafarroak 27.200 langabe zenbatuta amaitu du bigarren hiruhilekoa, aurreko hiruhilekoarekin konparatuta % 8,02 igo da, 2.000 langabe gehiago. Halaber, azken urtean 2.100 langabe gehiago zenbatu ditu (% 8,29 gehiago). 

Landun kopuruari dagokionez, 318.100 dira Nafarroan, aurreko hiruhilekoan baino 6.800 gehiago (% 2,17), eta aurreko urteko epe berean baino 4.300 gehiago (% 1,38). 

Gauzak horrela, langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo, berriz, Nafarroan. 

EAEn, oro har, langabezia-datuen bilakaera positiboa izan da, Bizkaiko datuek bultzatuta, bertan langabezia-tasa % 8,66tik % 7,09ra jaitsi baita. Aitzitik, langabeziak gora egin du bai Araban (% 6,59tik % 6,88ra) eta baita Gipuzkoan ere (% 6,55etik % 7,33ra). 

Espainiako Estatuan 236.100 langabe gutxiago erregistratu dituzte aurtengo bigarren hiruhilekoan, eta guztira  2.553.100 pertsona daude lanik gabe. Halaber, 92.500 landun gehiago izan dira bigarren hiruhilekoan, eta gainditu egin da 22 milioien langa, aurrenekoz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X