Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba Bilboko Udaltzaingoaren telefono bidezko arreta-zerbitzuan, Aste Nagusian zehar

ELAk salatu du Udalak eta Lanalden azpikontratak ez dutela negoziatu nahi zerbitzua osatzen duten bost profesionalen lan-baldintzak hobetzea.
Protesta Bilboko udaletxearen aurrean. Irudia: ELA

Protesta, Bilboko udaletxearen aurrean. Irudia: ELA

ELA sindikatuak greba deitu du Bilboko Udalak Udaltzaingoaren telefono bidezko arreta-zerbitzua kudeatzeko azpikontratatutako Lanalde enpresan, abuztuaren 16tik 24ra egingo den Aste Nagusian.

Sindikatuak ohar bidez salatu duenez, Udalak eta enpresak ez dute zerbitzua osatzen duten bost profesionalen lan-baldintzak hobetzea negoziatu nahi.

Beharginek hobekuntzak eskatzen dituzte kontziliazioa eta atsedenerako eskubidea ahalbidetuko duten lan-baldintza "duinak" bermatzeko, eta, ondorioz, zerbitzu hori "festa egun horietan geldirik egongo da, telemarketinaren sektoreko prekarietatearen aurka borrokatzeko".

Gaur egun, bost pertsonaren artean ematen da zerbitzua, urteko 365 egunetan, 24 orduz, eta horrek, besteak beste, "oporrik ez izatea dakar", kritikatu du sindikatuak.

Gainera, ELAk adierazi duenez, langileek "telefonogunearen berezko eginbeharrak betetzeaz gain, Estatuko Contact Center Hitzarmenekoak baino askoz harago doazen funtzioak betetzen ditu, hala nola: Udaltzaingoari buruzko informazio ofiziala; funtzionarioen bajak eta lizentziak izapidetzea; espedienteak irekitzea eta herritarren eskaerak bideratzea".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X