Jaurlaritzak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe proiektu eolikoari
Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak atzera bota du Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egitekoa zuen parke eolikoaren proiektua. Mendi inguru horretan eraikitzekoak zituzten errotek eta energia azpiegiturek ingurumenari kalte egingo lioketela ebatzi du txostenak.
Parke eolikoen inguruko mugimendu berri bat izan da azken orduan; izan ere, Jaurlaritzak atzera bota du Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egitekoa zuen parke eolikoaren proiektua. Mendi inguru horretan eraikitzekoak zituzten errotek eta energia azpiegiturek ingurumenari kalte egingo lioketela ebatzi du txostenak eta atzera bota du proiektua.
Ingurumen inpaktuari buruzko txosten negatiboa jasota, ez da bideragarria proiektua. Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ebatzi duenez, aerosorgailuak jarri nahi dituzten eremuek "ingurumen sentiberatasuna" dute, hegaztien ugalketarako funtsezko gunea baita, eta ustiapen eolikorako gaitasun gutxi du.
Aramaio eta Eskoriatza arteko Itsarazekoarekin batera, hori zen enpresa norbegiarrak Gipuzkoarako aurkeztutako proiektu haundia. Debagoienako bota zuten atzera aurrena, eta, orain, Urolakoa.
Statkraftek erabakia deitoratu du
Norvegiako multinazionalak Jaurlaritzak egindako ingurumen-inpaktu negatiboaren adierazpena deitoratu du, eta proiektua babestu du. Enpresaren arabera, proiektu horrek proposamenak zuen"ikuspegi hirukoitzari" erantzuten dio: iraunkortasun ekonomikoari, ingurumeneri loturikoari eta sozialari.
Nolanahi ere, argi utzi du "errespetatzen duela" erabakia, eta etorkizunean Euskadin ezinbesteko trantsizio energetikoan laguntzen jarraitzeko itxaropena duela Euskadin.
Udalek "ontzat" eman dute ebazpena
Statkraftek asmoek hasieratik eragin zuten polemika., eta hiru Udalak, Azpeitikoa, Zestoakoa eta Errezilgoa zpiegituraren kontra agertu dira, eta hirurek aurkeztu zituzten proiektuaren kontrako alegazioak.
Erabakia jakin ondotik, Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo udalek ohar bateratua kaleratu dute, eta ontzat eman dute ebazpena.
Azaldu dute hasieratik aldarrikatu dutela energia proiektu guztiek hiru baldintza betetzeko beharra: ingurumen babeserako bermeak eta ekosistemen zaintza; administrazio publikoaren kontrola eta herritarren parte hartzea, horrela jabetza publiko-komunitarioaren aukera bermatuz; eta sortutako energia tokiko energia kontsumoa asetzera bideratzea, lurraldearen auto hornikuntza eta onura soziala sustatzeko.
Hala, nabarmendu du proiektuak ingurumenean eragingo lituzkeen kalteak aintzat hartuta, lehen baldintza ez dela betetzen.
Hasiera-hasieratik hautsak arrotu ditu Statkraften asmoek Urola erdialdean, eta protesta ugari izan dira proiektuaren aurka. Gainera, udalak proiektuaren nondik norakoak azaltzeko batzarra egin zuen Soreasu antzokian, eta ikusimin handia sortu zuen hitzordu hark.
Arabako bi eguzki-parke berrik Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso dute
Gipuzkoan parke eolikoa eraikitzeari uko egin dion bitartean, Jaurlaritzak Oionen eta Amurrion (Araba) bi eguzki-parke ezartzeko baimenak eman ditu.
Azken herri horretan, 'Eguzki Abantaila 8' enpresak egingo du, eta guztira 3,2 megawatteko potentzia sortuko duen eta 6.692 modulu fotovoltaiko dituen planta bat eraikitzea da asmoa. Enpresak hamabost hilabeteko epea izango du eguzki-parkea eraikitzeko administrazio-baimena eskatzeko.
Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) astearte honetan argitaratu du 'Bailen Energia' enpresari emandako ingurumen-baimena, 'Muga' eguzki-parkea instalatzeko. 1.680 modulu aurreikusi dituzte eremu horretan, eta megawatt bateko potentzia sortzea du helburu. Konpainiak hiru urteko epea du eguzki parke hau martxan jartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.