NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zangozako Mina Muga meategian 270 milioi euroko inbertsioa egiteari uko egin dio Txinako Qinghai taldeak

Geoalcali filialaren bitartez, Mina Muga proiektuaren sustatzaile den Highfield Resources Limitedek ziurtatu du inbertitzaileekin hitz egiten eta finantzaketa aukera berriak aztertzen ari dela proiektuarekin aurrera jarraitzen saiatzeko. 

Zangoza eta Aragoi artean potasa meategi bat eraiki asmo duen Mina Muga proiektuak beste kolpe bat jaso du. 

Txinako Qinghai inbertsore taldeak uko egin dio 270 milioi euroko ekarpena egiteari, eta horrela jakinarazi dio Highfield Resources enpresari, Geoalcali filialaren bitartez proiektuaren sustatzaile denari. 

Geoalcalik eskerrak eman dizkio talde txinatarrari erakutsitako interesagatik, eta bere erabakia errespetatzen duela gaineratu du. 

Edozein kasutan, Highfield Resources Limitedek ziurtatu du inbertitzaileekin hitz egiten eta finantzaketa aukera berriak aztertzen ari dela proiektuarekin aurrera jarraitzen saiatzeko. 

Proiektu polemikoa

850 lanpostu sortu asmo dituen proiektuak zalantza asko piztu ditu hasiera-hasieratik, bai Nafarroan eta baita Aragoin ere. 

Gaur-gaurkoz lanak geldirik daude, iaz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak proiektuak Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren baimena ezinbestekoa duela ebatzi ondoren. 

Oztopo nagusia segurtasun juridiko falta bada ere, badaude beste faktore batzuk: Geoalcali enpresa Cerdan auzian gertu izana edota arazo teknikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X