Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko KPIa % 2,7an mantendu da abuztuan, elikagaien, argindarraren eta erregaien prezioen bilakaeragatik

Ekainean eta uztailean gora egin ostean, KPIaren urtebeteko tasa egonkor mantendu da. Aitzitik, azpiko inflazioak gora egin du bigarren hilabetez jarraian. Abuztuan hamarren bat hazi da, % 2,4raino.

precio prezioa ipc kpi alimentos elikagaiak verdura barazkiak erosketa compra EFE
Elikagaien eta elektrizitatearen prezioak erregaiena konpentsatu du. Artxiboko argazkia: EFE

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 2,7an mantendu da abuztuan, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) ostiral honetan aurreratutako datuaren arabera.

Ekainean eta uztailean gora egin ostean, abuztuan eten egin da inflazioaren goranzko joera. 

Batez ere, erregaien prezioak (iaz baino gutxiago jaitsi dira), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak merkatu izanak eta argindarra iazko abuztuan baino gutxiago garestitu izanak eragin du inflazioa bere horretan mantentzea. 

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat hazi da abuztuan, % 2,4raino. Hortaz, apiriletik izandako inflazio tasa altuena izan da. 

Azpiko inflazioak bigarren hilabetez jarraian egin du gora.

Abuztuko datu aurreratua irailaren 12an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X