Merkatuek esperotakoa betez, % 2an mantendu ditu EBZk interes-tasak
Europako Banku Zentralak berretsi du inflazioa % 2ko helburuan egonkortzeko "erabakia" duela epe ertainera, eta, horretarako, tasak finkatzeko orduan, datuen araberako ikuspegia "bileraz bilera" aplikatuko dela.
Europako Banku Zentralaren (EBZ) Gobernu Kontseiluak gidoia betetzea eta interes-tasak berriro aldaketarik gabe mantentzea erabaki du ostegun honetan. Hala, gordailu-tasak (DFR) % 2an jarraituko du, birfinantzaketa-eragiketa nagusietarako erreferentziazko tasak (MRO) % 2,15ean eta mailegu-erraztasun marjinalak (MLF) % 2,40an.
Merkatuek espero zutenaren haritik, EBZk ekainean diruaren prezioa oinarrizko 200 puntutan murriztu zuen malgutze zikloa gelditu ondoren itxarotea erabaki du. Beheranzko zortzi doikuntzaren bidez egin zuen hain zuzen ere, malgutze hori, azken zazpiak jarraian.
"Gobernu Kontseiluak EBZren hiru interes-tasa ofizialak aldaketarik gabe mantentzea erabaki du gaur. Inflazioa epe ertainerako % 2ko helburuaren inguruan dago gaur egun, eta inflazio aurreikuspenei buruzko [...] balorazioa ia aldaketarik gabe mantentzen da", azaldu du erakundeak.
Europako Banku Zentralak berretsi du inflazioa % 2ko helburuan egonkortzeko "erabakia" duela epe ertainera, eta, horretarako, tasak finkatzeko orduan, datuen araberako ikuspegia "bileraz bilera" aplikatuko dela.
Etorkizuneko erabakiak inflazio-aurreikuspenen eta horiei lotutako arriskuen balorazioan oinarrituko dira, datu ekonomiko eta finantzario berriak, azpiko-inlfazioaren dinamika eta politika monetarioaren transmisioaren intentsitatea kontuan hartuta. Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak baztertu egin du aldez aurretik inolako ibilbide zehatzekin konprometitzea.
Inflazio-proiekzioak
Datozen hiru urtetako inflazio orokorraren proiekzioetan ez du ekainean egindakotik ia aldaketarik aurreikusten. Oro har, aurreratu du inflazio orokorra batez beste % 2,1 izango dela 2025ean, % 1,7 2026an eta % 1,9 2027an.
Aurtengo eta datorren urteko proiekzioak hamarren bat igo dira, eta 2027koa, berriz, hamarren bat murriztu.
Energiaren eta elikagaien inpaktua bazter utzita kalkulatzen den azpiko-inlfazioa % 2,4an geratuko da 2025ean, % 1,9an 2026an eta % 1,8an 2027an. Ekainetik hona 2027koaren zenbatekoa baino ez da aldatu, hamarren bat behera, zehazki.
Aldiz, EBZren kalkuluen arabera ekonomia % 1,2 haziko da 2025ean, ekainean aurreikusitakoa baino hiru hamarren gehiago. 2026rako proiekzioa hamarren bat jaitsi da, % 1ean kokatuz, eta 2027rako proiekzioa, berriz, % 1,3an mantentzen da.
Euroguneko inflazio-tasa urte arteko % 2koa izan zen uztailean, aurreko hileko balioaren igoera bera; Europar Batasunean, berriz, % 2,4koa izan zen, hamarren bat gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.