Ontzigintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuhurtzia eta itxaropena Balenciaga ontziolaren erosketaren aurrean

Zumaiako ontziola itxieratik salbatzear egon liteke Arabiar Emirerri Batuetako talde batek erosteko interesa agertu ostean. Albiste horren aurrean, Enpresa Batzordea eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua baikor agertu dira. Hala ere, tentuz ibiltzeko eskatu dute, erosketa oraindik ez baitago itxita. Zumaian ere poza eta esperantza zabaldu ditu berriak.  

Astilleros Balenciaga EFE
Balenciaga ontziolak. Argazkia: EFE.

Astilleros Balenciagako Enpresa Batzordea eta Eusko Jaurlaritza baikor dira epaileak Abu Dhabi Ports eta Premier Marine enpresei Balenciaga ontziola erosteko baimena eman ostean. Hala ere, zuhurtasunez jokatzeko eskatu dute, akordioa oraindik ez baitago ofizialki itxita.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak positibotzat jo du albistea, Abu Dhabi Portsek Jaurlaritzaren "irizpideak betetzen dituelako". Gainera, sailburuak azpimarratu du taldea "inbertitzaile sendoa" dela, eta kudeaketa ahalmen kontrastatua duela.

Hala ere, Jauregik zuhurtzia eta lasaitasuna eskatu ditu iragarpenaren aurrean: "Espero dezagun datorren astearen hasieran jakitea inbertsio berri honek ditugun beharrak nola islatzen dituen, eta horrela baieztatu ahalko dugu zenbat potentzia emango zaion Euskadiri industriako eta etorkizuneko beharrei aurre egiteko".

Ildo beretik hitz egin du David Tejera Balenciagako Enpresa Batzordeko presidenteak ere. Horren esanetan, langileek nahiago dute tentuz ibili, nahiz eta albiste ona izan.

Zumaian ere poza eta itxaropena dira nagusi, nahiz eta langileak zein alkatea tentuz dabiltzan. Dagoeneko bukatu zaie aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, eta gaur-gaurkoz langabezian daude beharginak, zuzendaritzarekin biltzeko zain. Horregatik, akordioa sinatu arte, ez dute adierazpenik egingo.

Erosketak (gauzatuz gero) Gipuzkoako ontziola zaharrenaren jarduera eta enplegua bermatuko ditu, eta enpresako 71 lanpostuak ziurtatuko dira.

Bi inbertitzailek erakutsi dute ontziola erosteko interesa: Espainiako estatuko bat eta atzerriko beste bat. Azkenik, baina, Arabiar Emirerri Batuetako taldea izango omen da enpresa erosiko duena, 11,2 milioi euroren truke.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X