Ontzigintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuhurtzia eta itxaropena, Balenciaga ontziolaren erosketaren aurrean

Zumaiako ontziola itxieratik salbatzear egon liteke Arabiar Emirerri Batuetako talde batek erosteko interesa agertu ostean. Albiste horren aurrean, Enpresa Batzordea eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua baikor agertu dira. Hala ere, tentuz ibiltzeko eskatu dute, erosketa oraindik ez baitago itxita. Zumaian ere poza eta esperantza zabaldu du berriak.  

Astilleros Balenciaga EFE
Balenciaga ontziolak. Argazkia: EFE.

Astilleros Balenciagako Enpresa Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak baikor dira epaileak Abu Dhabi Ports eta Premier Marine enpresei Balenciaga ontziola erosteko baimena eman ostean. Hala ere, zuhurtasunez jokatzeko eskatu dute biek, oraindik ez baitago akordioa ofizialki itxita.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak positibotzat jo du albistea, Abu Dhabi Portsek Jaurlaritzaren "irizpideak betetzen" dituelako. Gainera, sailburuak azpimarratu du taldea "inbertitzaile sendoa" dela, eta kudeaketa ahalmen kontrastatua duela.

Hala ere, Jauregik zuhurtzia eta lasaitasuna eskatu ditu iragarpenaren aurrean: "Espero dezagun datorren astearen hasieran jakitea inbertsio berri honek ditugun beharrak nola islatzen dituen, eta horrela baieztatu ahalko dugu zenbat potentzia emango zaion Euskadiri industriako eta etorkizuneko beharrei aurre egiteko".

Ildo beretik hitz egin du David Tejera Balenciagako Enpresa Batzordeko presidenteak ere. Horren esanetan, langileek nahiago dute tentuz ibili, nahiz eta albiste ona izan.

Zumaian ere poza eta itxaropena dira nagusi, nahiz eta langileak zein alkatea tentuz dabiltzan. Dagoeneko bukatu zaie aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, eta gaur-gaurkoz langabezian daude beharginak, Zuzendaritzarekin biltzeko zain. Horregatik, akordioa sinatu arte, ez dute adierazpenik egingo.

Erosketak (gauzatuz gero) euskal ontziolaren jarduera eta enplegua bermatuko du, Gipuzkoako ontziola zaharrenarena, eta enpresako 71 lanpostuak ziurtatuko dira.

Bi inbertitzailek erakutsi dute ontziola erosteko interesa, Espainiako estatuko bat eta atzerriko beste bat. Azkenik, baina, Arabiar Emirerri Batuetako taldea izango omen da enpresa erosiko duena, 11,2 milioi euroren truke.

Ekonomiari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadira iritsiko den zenbatekoa jakin zain, Eusko Jaurlaritzak txalotu egin du elektrifikazioan aurreikusitako inbertsioa

Mikel Jauregi Industria sailburua pozik agertu da Rajoyren garaian ezarritako inbertsio-mugak ezabatzeko formulak aurkitu dituelako Espainiako Gobernuak, eta, aldi berean, positibotzat jo du inbertsio-hazkundea neurri handi batean industriari zuzenduta egotea. Datorren astean aldebiko bilera bat egingo dute bi administrazioek, proposamenaren xehetasunak zehazteko. 

Gehiago kargatu