TITULAR NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ustelkeriaren aurkako txostena Nafarroan, sare elektrikoari buruzko bilera Madrilen eta Venezuelako ontzi bati erasoa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Argazkia: Orain.eus

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Ustelkeriaren aurkako txostena Nafarroan:  Belateko tunela bikoizteko kontratuaren esleipenean eta Erripagainan egindako babes ofizialeko etxebizitzen proiektuan irregulartasunak izan zirela ondorioztatu du Nafarroako Ustelkeriaren aurkako Bulegoak. 

Sare elektrikoari buruzko bilera Madrilen: Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Euskadiko inbertsio elektrikoa aztertzeko bilera du astearte honetan, Madrilen, Espainiako Energia idazkariarekin. 

AEBk Venezuelako ontzi bati egindako erasoa: Donald Trump AEBko presidenteak astelehen honetan jakinarazi duenez, drogaz beteta Venezuelatik ateratako ontzi bati eraso egin dio armada estatubatuarrak Karibe itsasoan. Denbora gutxian AEBk Karibe itsasoan egiten duten bigarren erasoa da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X