Eusko Jaurlaritzak eta banku-erakundeek gazteentzako lehen etxebizitza eskuratzeko abalen programa jarri dute abian
Kutxabankekin, Laboral Kutxarekin eta Abancarekin ekin zaio programari, oraingoz lankidetza-hitzarmena sinatu dutenekin; baina, zabalik da erakunde gehiagok bat egin ahal izango dutela aurreikusten da. Finantzatu beharreko etxebizitzen erosketa-prezioa ezin izango da 340.000 eurotik gorakoa izan.
Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan jarri du abian Euskadin ohiko lehen etxebizitza eskuratzeko gazteen emantzipazioa erraztuko duen programa.
Kutxabankekin, Laboral Kutxarekin eta Abancarekin ekin zaio programari, oraingoz lankidetza-hitzarmena sinatu dutenekin; baina, zabalik da erakunde gehiagok bat egin ahal izango dutela aurreikusten da.
Eskaerak finantza-erakunde horien sukurtsaletan edo haien komunikazio-kanaletan egin daitezke, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Baldintzak
Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte. 18 eta 39 urte bitartekoek jaso ahal izango dituzte abalak, baldin eta gutxienez azken bost urteetatik bitan Euskadin bizi izan badira eta, eskatzailea lagun bat bada, ezin dute urtean 50.400 euroko diru-sarrerak gainditu, eta bi lagun izanez gero, 86.400.
Ezin izango dute programarekin bat egin aurretik beste etxebizitza baten jabe direnek, salbuespenak salbuespen. Esaterako, salbuetsita egongo dira herentzia bidez etxebizitza baten zati baten jabe direnak, etxebizitza horretan bizi ezin duten banandu edo dibortziatuak edo sasi-etxebizitza baten jabeak.
Halaber, nahitaezkoa izango da eskatzaileen ohiko etxebizitza izatea, gutxienez abala indarrean dagoen bitartean; edo beste era batera esanda, ezingo da alokatu, eta mailegua ezin izango da lokalak erosteko erabili.
Abalaren estaldura
Abalak tasazioaren eta salerosketaren arteko gutxieneko balioaren % 80tik % 100era arte ordaintzera balioko du. Finantza-erakundeek edo bankuek emandako hipotekek normalean estaltzen ez duten % 20ko zatia, alegia. Euskadin kokatutako etxebizitzak (berriak edo bigarren eskukoak) gehienez 340.000 euroko prezioa izan beharko du, halabeharrez.
Gehieneko prezio hori ezartzeko orduan, Eusko Jaurlaritza Euskadiko Higiezinen Erregistro Estatistikako 2024ko datuak erabili ditu, etxebizitzen kopuruari eta batez besteko prezioari buruzko informazioan oinarrituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.