Azkoitiko Juaristi eta Aitek enpresetako langileek bizi duten "egoera jasanezina" salatu dute
Orain urtebete inguru lehertu zen lan-gatazkaren berri emateko, agerraldia egin dute bi enpresetako langileek. Uste dute zuzendaritzak "ezkutuko itxiera plan bat" duela. 130 lanpostu eta hainbat familia "arriskuan" daudela salatu dute.
Jabe bera duten Azkoitiko Juaristi eta Aitek enpresetako langileek "azken urtean jasaten ari diren egoera jasanezina" salatu dute. Maiatzaz geroztik, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezarrita du zuzendaritzak bi enpresa horietan, langileek lau hilabetetako ordainsariak eta bost aparteko ordainsari kobratu gabe dituzte eta enpresak ez du plan bideragarri argirik, egoerari aurre egiteko.
Hala azaldu dute enpresa-batzordeetako ordezkariek —LAB eta ELA sindikatuetako kideak—, goizean Azkoitian egin duten agerraldian. Esan dutenez, "zuzendaritzaren aldetik proposamen zehatzik eta plan bideragarri argirik ez" izateak eta "ordainketetan eta informazioan agertzen diren desberdintasunek", "lanpostuen etorkizuna eta langileen duintasuna arriskuan jarri dituzte", eta egoera horren aurrean, mobilizazioei ekitea erabaki dute. "Langileen duintasuna ez dago salgai", nabarmendu dute.
Beharginek uste dute "zuzendaritza ezkutuko itxiera bat prestatzen" ari dela. "Dagoeneko, langileen % 40 alde egitera behartua izan da, inolako kalte-ordainik gabe". Hori dela eta, zuzendaritzan "berehalako aldaketa sakona" egitea eskatu dute, "gardentasunean eta profesionaltasunean oinarritua".
Besteak beste, erregulazio espedientearen baldintzak ez betetzea eta "ordainketetan sailkapen arbitrario eta bidegabeak" ezartzea egozten dizkiote zuzendaritzari, "langileen batasuna apurtu eta indar kolektiboa ahultzeko helburuarekin". Informazio ezkutatzea ere leporatzen diote, eta horren harira, langileek aipatu dute "pabilioi baten salmentaren inguruko" operazioaren berri ez zaiela eman.
Sindikatuek erakundeei dei egin diete, gatazkan esku-hartu eta "langileen eskubideak eta lanpostuak" defendatu ditzaten.
Egoera salatzeko, langileek manifestazioa deitu dute ostiralerako: 19:00etan abiatuko da, Azkoitiko plazatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.