TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: CAF, urte judizialaren hasiera eta Zinemaldia

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

CAFek Beasainen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

CAF: Azken egunotan areagotu egin da Beasaingo enpresaren gaineko presioa, Jerusalemgo tranbia proiektuari uko egin diezaion. CAFek adierazi du ez duela "giza eskubiderik urratu" Jerusalemgo trenaren proiektuan, aitzitik, "herritarrei eragin positiboa ekarriko” diela, "aditu independenteen txostenek agerian utzi duten moduan". CAFen adierazpena dator astelehenean Nazio Batuek Israelen probetxua ateratzen duten zerrenda beltza publiko egin atarian.

Urte judizialaren hasiera: EAEko urte judizialaren hasiera ekitaldian, besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak eta Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak parte hartuko dute. 

Zinemaldia: Donostiako Zinemaldia azken txanpan sartu da eta Jennifer Lawrence aktoreak edizio honetako bigarren Donostia Saria jasoko du. Ekitaldia 18:00etan hasiko da Kursaalen, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Orainen. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X