BBVAk iragarri du azaroan akzio bakoitzeko 0,32 euroko dibidendua emango duela
Erakundearen "historiako dibidendu altuena" da, eta akzioen trukean parte hartuko duten Sabadell bankuko akziodunek ere jasoko dutela ziurtatu du bankuak.
BBVAko administrazio kontseiluak erabaki du azaroaren 7an akzio bakoitzeko 0,32 euroko dibidendua ordainduko duela, 2025eko ekitaldiaren kontura. Erakundeak azaldu duenez, bankuaren "historiako dibidendu handiena" da; izan ere, aurreko urtekoarekin alderatuta, % 10,3ko igoera izan du.
Zabaldu duen oharrean azaltzen denez, azaroaren 4a izango da banaketan parte hartzeko eskubidea izango duten BBVAren akzioak negoziatzeko azken eguna.
Hala ere, Banco Sabadelleko akziodunek ere "dibidendu hori" jasoko dutela ziurtatu du.
Izan ere, jakinarazi dute eskaintza osatu bada, baina azaroaren 4a baino lehen ez bada likidatu, ordainketa ez dela azaroaren 7an izango. Eskaintza likidatu eta hiru egun baliodun garrenean egingo da.
Banco Sabadellek abuztuan banatu zuen bere konturako dibidendua; akzioko 0,07 eurokoa izan zen. Hala ere, TSB Banco Santanderri saldu ondoren, 0,50 euroko aparteko dibidendua banatuko duela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroaren 11, etxebizitza eskubidearen aldeko Estatu mailako greba orokorra egiteko aukeratutako data
Taxilariek legea betetzea eta ibilgailu gidaridunen gaineko kontrola handitzea eskatu dute
Medikuek urriaren 28ko greba mugagabea atzeratu egin dute, hauteskunde deialdia dela eta
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
ELA eta LAB, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako