DIRULAGUNTZAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro gehiago jarriko ditu emisio gutxiagoko ibilgailuak erosteko dirulaguntza-programan

Emisio gutxiagoko autoak erosteko dirulaguntza-programaren hasierako aurrekontua —5 milioi euro— agortu da, eta dagoen eskariari erantzuteko erabaki du zenbatekoa handitzea. 

Tesla-punto-de-carga-coche-electrico-efe

Auto elektrikoak kargatzeko gune bat. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro gehiago bideratu ditu emisio gutxiko autoak erosteko dirulaguntza-planera, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio auto elektrikoa erosteko laguntza programaren aurrekontua (Moves III programa) bikoiztu dezala.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan egin du iragarpena Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak. 

Dirulaguntzak emateko partida agortu egin da, eta, Jauregiren arabera, ezinbestekoa da bi programa horietako aurrekontuak handitzea dagoen eskariari erantzuteko. 

Bi milioi euro gehiago jarrita, emisio gutxiko autoak erosteko dagoen eskariari erantzun nahikoa ematea espero du Jauregik. Eskariari erantzuteko lehen neurri gisa, laguntzak eskatzeko epea urriaren 15era arte luzatu zuen. 

Dena den, mahai gainean dituzten eskaerak aintzat hartuta, urriaren 15erako laguntzak agortzea espero du Jauregik. 

Moves III programa

Ibilgailu elektrikoak erostea bultzatzeko Espainiako Gobernuak martxan jarritako Moves planari dagokionez, hasierako aurrekontua (15 milioi) bikoizteko eskatu dio Jauregik Trantsizio Ekologikorako Ministerioari. 

Jauregik azaldu duenez, 1.584. laguntza eskari onartu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horrenbestez, hasierako 15 milioi euroko diru-partida agortu egin da. 

Halaber, gaur-gaurkoz 2.000 eskari daude itxaron-zerrendan. 

Herritarrek oso harrera ona egin diote dirulaguntza-programari, eta, hori ikusita, pasa den uztailean egin zion aurrekontua handitzeko eskaera Jaurlaritzak, eta Ministerioaren erantzunaren zain dago orain. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X