Honelakoa da Internet bidezko iruzurren aurkako banku-egiaztapen berria
Hemendik aurrera, hartzailearen izena eta IBAN kodea bat ez badatoz, erabiltzaileari jakinaraziko dio bankuak, transferentzia bidezko iruzurrak errotik mozteko.
Banku-transferentziak aldatzen ari dira. Hemendik aurrera, eragiketa bat egin aurretik, bankuek egiaztatu egingo dute onuradunaren izena eta kontu zenbakia (IBAN) bat datozela. Bat ez badatoz, bezeroak alerta bat ikusiko du pantailan.
Neurri hori Berehalako Ordainketen Europako Araudi berriaren parte da, eta hilabete honetatik dago indarrean. Helburu argia du: iruzurgileak hartzailearen datuetan egindako akatsez edo engainuez ez baliatzea.
Orain arte, IBAN kodean soilik oinarrituta prozesatzen zituzten transferentziak erakundeek, baita izena bat ez bazetorren ere. Hutsune horrek gero eta ohikoagoak ziren iruzurrak errazten zituen, hala nola phishing-a edo hornitzaileen ordezkapena.
Veriation of Payee (VoP) izenarekin ezagutzen den sistema berriarekin, bankuak erabiltzailea ohartaraziko du dirua bidali aurretik. Ez du ordainketa blokeatuko, baina bigarren aukera bat emango dio informazioa berrikusteko eta transferentziak kontu faltsuetara egitea saihesteko.
Europako araudi berriak jasotzen duenez, kontrol hori behar bezala aplikatzen ez duten erakundeek dirua itzuli beharko dute, iruzurra gertatuz gero.
Sektoreko adituek azpimarratu dute neurriak “ordainketa-eredu seguruago eta gardenago batera hurbiltzen duela Europa”, baina ohartarazi dute egiaztapena ez dela erabiltzailearen arduraren ordezkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.