Jaurlaritzak gogoratu du soldata publikoen igoera erabakitzea Madrilen esku dagoela
ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea egin dute, goizean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren atarian, besteak beste, langile publikoen lan-baldintzak hemen erabaki daitezela aldarrikatzeko.
"Estatuak markatzen du muga eta legez ezinezkoa da horren gainetik (igoera) ezartzea”. Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du hori, langile publikoen soldata igoeraz galdetu diotenean. "Urteroko galdera da eta urtero erantzuten dugu berdina: Jaurlaritzaren irizpidea da Madrilek ezartzen duen baremoaren topea aplikatzea", azaldu du.
Gobernu Bileraren ondoren egin duen agerraldian hitz du Ubarretxenak, gaur egin den Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileraren ostean, ELAk eta LABek egindako kritiken harira. Bi sindikatuok salatu dute Jaurlaritzak, beste behin, ez duela borondaterik erakutsi bere menpeko 150.000 langile publikoen lan-baldintzak hemen erabakitzeko.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua ere badenak nabarmendu du oraindik ez dakitela zein izango den Espainiako Gobernuak aurten ezarriko duen igoera. Halaber, esan du lan-baldintzen inguruko eztabaida horretarako martxan diren negoziazio-mahaietan egin behar dela.
ELAk eta LABek elkarretaratzea egin dute, goizean, Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusiaren atarian, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera dela eta. Bi sindikatuok oso kritiko agertu dira, euren hitzetan, Gasteizko exekutiboak ez duelako keinurik erakutsi, langile publikoen baldintzak EAEn erabakitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira. Hala ere, bakoitzak marko komuna handitu zein osatu ahal izango du, bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.