Aurreikuspenen arabera, Euskadiko hidrogeno-korridorea egiteko 50 udalerritan zehar 163 kilometro hodi ezarriko dira
Euskadiko sarea bi zatitan banatuko da. Enagasek diseinatutako proiektuaren arabera, lanak 2028an hasi eta 2030ean amaituko dira, eta 400 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute.
Imanol Pradales lehendakaria eta Mikel Jauregi Industria sailburua Euskadiko Hidrogeno Sare Tronkalaren aurkezpen-ekitaldian.
Aurreikuspenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegorako Enagasek proiektatu duen hidrogeno-korridorea egiteko 50 udalerritan zehar 163 kilometro hodi ezarriko dira. Egitasmoak bi zati izango ditu eta 400 milioi euroko inbertsioa eskatzen du. Obrak 2028an hasi eta 2030ean amaitzea aurreikusten da.
Espainiako gas-bideen sarea kudeatzen duen konpainiak Euskadiko Hidrogeno Azpiegituren Sare Tronkala izeneko proiektuaren berri eman du astelehen honetan, Santurtzin, eta bertan izan dira Imanol Pradales lehendakaria, Mikel Jauregi Industria sailburua, Joan Groizard Energiaren Estatu idazkaria, Antonio Aiz Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusia eta Arturo Gonzalo Aizpiri Enagasen kontseilari delegatua.
Hidrogenoaren Espainiako sareak, oro har, 2.600 kilometro izango ditu, eta 13 autonomia-erkidegotan zehar ezarriko da. Halaber, Portugalekin eta Frantziarekin lotzeko asmoa dago, Europar Batasuneko hidrogeno berdearen lehen korridorearekin (H2med) lotuko duen urpeko azpiegituraren bidez. % 80 baino gehiago badagoen gas-azpiegiturarekiko paraleloa izango da, eta etorkizunean Euskadi eta Frantzia lotuko dituen adar bat gehitzeko asmoa dago.
Euskadiri dagokion azpiegituraren zatiak Hidrogenoaren Euskal Estrategia betetzen lagunduko du. Horrek 2030erako urtean 100.000 tona hidrogeno berde eta 300 MW elektrolisi ekoiztea aurreikusten du.
Sarearen egitasmoa ezagutzera emateko Partaidetza Publikorako Plan Kontzeptuala diseinatu du Enagasek, eta entzute aktiboko prozesu bat sartu du, igarotzen den udalerrietako administrazioek eta herritarrek ekarpenak egin ditzaten. EAEn, azaroaren 18an hasiko da Muskizen, eta abenduaren 19an amaituko da. Kontsulten aldi horretan, erakundeek, enpresek, auzo-taldeek eta partikularrek azpiegitura horren diseinuari buruzko iradokizunak eta kezkak plazaratu ahal izango dituzte.
Proiektua aurkezteko ekitaldian, Imanol Pradales lehendakariak Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez azpiegitura horren garapenean parte hartzeko Jaurlaritzaren borondatea adierazi du, eta beharrezkotzat jo du "egungo trazadura Iparraldearekin eta Akitania Berriarekin lotzea, Irundik barrena".
Esan duenez, "proiektu egituratzailea da, lehiakortasunari, enpleguari, gizarte-kohesioari, aurrerapen teknologikoari eta iraunkortasunari dagokienez. Deskarbonizazio-eredu adimentsu batean aurrera egitea ahalbidetzen duen proiektua, gure produkzio-sarearen egungo lehiakortasuna arriskuan jarri gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.