Sidenorreko presidentea eta bi zuzendari Auzitegi Nazionalean dira, Israeli altzairua saltzea egotzita inputatu gisa deklaratzeko
Sidenorrek Israeli Military Industries enpresari altzairua legez kanpo saldu ote zion ari da ikertzen epailea. Jose Antonio Jainaga presidenteari eta bi goi-karguduni kontrabando delitua eta gizateriaren aurkako krimenen konplize izatearen delituak leporatzen dizkie Francisco de Jorge instrukzio epaileak.
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea, artxiboko irudi batean. Europa Press
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak eta altzairu enpresako beste bi zuzendarik Auzitegi Nazionalean inputatu gisa deklaratzen behar dute ordu honetan, armagintza sektorean aritzen den Israelgo IMI Systems (Israeli Military Industries) enpresari altzairua legez kanpo saltzea leporatuta.
Ikertuak ordua baino lehenago sartu dira Auzitegi Nazionalera, kameretatik eta kazetarietatik ihesi.
Kontrabando delitua eta genozidioaren ustezko konplize delitu batengatik deitu dituzte. Enpresako iturriek azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak ezarritako enbargoaren aurretik egindako negozioak direla defendatuko dute hirurek epailearen aurrean, 2023 eta 2025eko uztaila bitartean egindakoak. Sidenorren arabera, aipaturiko enpresa israeldarrari saldutako altzairua, beti, lege prozedura guztiak jarraituz egin izan dute.
Sidenorreko arduradunei bi delitu leporau dizkiete: alde batetik, kontrabando delitua, Kontrabandoaren Errepresioari buruzko Lege Organikoaren arabera; bestetik, gizateriaren aurkako krimenetan konplize izatea egotzi diete, Zigor Kodearen 607 artikuluko 29. eta 607. puntuetan oinarrituta.
Ikerketa egiten ari den Auzitegi Nazionaleko epaile Francisco de Jorgek egindako ebazpen judizialean azaltzen du Sidenorrek bazekiela IMI enpresak armamentua fabrikatzen duela eta salmenta "Gobernuari jakinarazi gabe eta dagokion erregistroan inskribatu gabe" egin zela.
Bestalde, egotzitako gizateriaren aurkako delituen eta genozidioaren akusazioak Justizia Zigor Auzitegiak emandako behin-behineko kalifikazioan oinarritzen dira, bai eta "Francesca Albanese NBEko errelatore bereziak, UNRWAk eta Nazio Batuen Erakundeko beste pertsona eta agentzia batzuek egindako genozidio salaketetan" ere.
Comunitat Palestina de Catalunya elkartearen salaketa
Kereila jarri zuen Comunitat Palestina de Catalunya elkartea herri-akusazio gisa aurkeztu da. Azpimarratzen dutenez, Sidenorrek "1.207 tona altzairu bidali dizkio Israeli 2024ko abuztutik". Elkartea ziur dago hiru bidalketatan 989 tona bidali zirela Israelera; zehazki, kereilaren testuak zehazten du Sidenorrek 393 tona bidali zituela ekainaren 4an; 306 tona, maiatzaren 20an, eta 290 tona, 2024ko abuztuaren 7an.
Natalia Abu Sharar Comunitat Palestina de Catalunya elkartearen presidenteak adierazi duenez, "Espainiako Estatuan horrelako ikerketa bat egiten den lehen aldia da, baina ez da azkena izango". Halaber, Israeli armak salerosteari uzteko kanpaina kolektibotik "arma-blokeo integral eta atzeraeraginezko bat aplikatzeko lanean" jarraituko dutela gaineratu du, "Palestinaren kontrako genozidioarekin konplizitate ekintza bakar bat ere zigorrik gabe gera ez dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.