Urte arteko KPIa hamarren bat jaitsi da EAEn, % 3,2ra arte, eta % 2,7 igo da Nafarroan
Elikadura eta elektrizitatea dira Hegoaldean gehien garestitu direnak.
Urte arteko KPIa hamarren bat jaitsi da urrian Euskadin, % 3,2ra arte, eta Espainiako batez bestekoa baino hamarren bat gorago kokatu da.
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratu dituen datuen arabera, KPIa % 0,6 igo da EAEn aurreko hilabetekoarekin alderatuta.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, urte arteko KPIa % 3,4koa izan da Araban, % 3,3koa Bizkaian eta % 3koa Gipuzkoan.
Elikagaien prezioek hiru hamarren egin dute gora urrian, % 3,7raino, eta aurreko hilabetearen aldean igoera % 1,6koa izan da.
Garraioaren sektorea, erregaiak barne, % 2,5etik % 2,6ra igo da, hamarren bat gehiago soilik. Irailekoarekin alderatuz gero, igoera % 0,3koa izan da.
Bestalde, etxebizitza (elektrizitatea barne) lau hamarren igo da, % 7,4raino. Aurreko hilekoaren aldean, % 1 egin du gora.
Alkoholdun edariek eta tabakoak % 3,8ko igora izan dute; jantzi eta oinetakoek, berriz, % 0,5eko jaitsiera; etxeko tresnek % 1,4 egin dute gora; medikuntzak, % 2,5; komunikazioek, % 1,8; kulturak % 0,6 egin du behera; irakaskuntzak % 2,1 egin du gora; hotel, kafe eta jatetxeek, % 4,4; eta beste batzuek, % 3,3.
Prezioek gora egin dute Nafarroan
Prezioak % 2,7 igo dira urrian Nafarroan, urte arteko datuei erreparatuz gero, eta elikagaien inflazioa, berriz, % 2,9 igo da.
Talde gehienek inflazio-tasa positiboak izan dituzte urrian Nafarroan, urte arteko datuei erreparatuz gero, aisialdian eta kulturan izan ezik, alor horretan behera egin baituzten % 0,4. Medikuntzan, % 2,4 egin du gora, aurreko hilean baino zortzi hamarren gutxiago; irakaskuntzan, % 3,4, aurreko hilean baino zazpi hamarren gutxiago.
Etxebizitza izan da gehien igo dena (% 6,3), eta edari alkoholdunak eta tabakoa (% 5,3) daude zerrenda horretan hurrengo postuan. Jantziak eta oinetakoak % 1,4 garestitu dira urtebetean, aurreko hilean baino % 1,5 garestiago izan baitira.
KPIa % 3,1era igo da Estatuan
Espainia osoko datuei dagokienez, Estatistika Institutuak duela bi aste aurreratutako datuak berretsi ditu: urte arteko KPIa % 3,1era igo da urrian, irailean baino hamarren bat gehiago, eta 2024ko ekainetik izandako igoera altuena izan du, elektrizitatearen garestitzeagatik.
Elikagaien inflazioa ere hamarren bat igo da, % 2,4raino.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.