Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi talentua eta atzerriko inbertsioak erakartzeko oso egoera onean dagoela dio Orkestrak

18:00 - 20:00

Lehiakortasunaren institutuko ikertzaile Mikel Gaztañagak Euskadiko Lehiakortasun Txostena 2025 txostena aurkeztu du gaur Deustuko unibertsitatean. Horretan, Euskadik dituen indarguneak eta gabeziak aipatzen dira eta, besteak beste, internazionalizazio estrategikoaren aldeko apustua egin behar dela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

justizia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"

Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".

Mercosur protesta Gasteizen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mercosurren eta EBren arteko akordioaren kontra egin dute ehunka lagunek Gasteizen

Lehen sektoreko kideek, traktore eta guzti, manifestazioa egin dute larunbat honetan Gasteizen, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka eta Euskal Herriaren elikadura-subiranotasunaren alde. Araba Bizirik, Ataca, Bionekazaritza eta UAGA elkarteek deitutako protestan, itun horrek elikagaien osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko dituela salatu dute, "Europan debekatuta dauden pestizida, transgeniko eta osasunerako kaltegarriak diren hormonak erabiltzen dituzten multinazionalei ateak are gehiago irekitzen dizkielako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X