INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza, BBK eta Kutxabankek osatutako konsortzioak Ayesa erosteko eskaintza aurkeztu du

Mikel Jauregi Industria sailburuak lasaitasun mezua helarazi die Ayesako langile eta bezeroei (Ibermatica zen lehen), euskal konsortzioaren eskaintzak irabaziz gero enpresak hobera egingo duelakoan. 

Ayesaren egoitza. Argazkia: Europa Press.

Mikel Jauregi sailburua, gaur, Noainen egindako ekitaldi batean. EITB

Ayesa IT erosteko eskaintza aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, BBKk eta Kutxabanken Indar funtsak osatutako euskal konsortzioak. MIkel Jauregi Industria sailburuak baieztatu du albistea gaur goizean Noainen ekintzailetasunari buruz antolatutako ekitaldi batean. 

"Jaurlaritzak, BBK eta Kutxabanken Indar (funtsa) bidelagun izanda, eskaintza bat egin du, Ayesa erosteko" azaldu du Mikel Jauregi Industria sailburuak, gaur goizean, Noainen ekintzailetasunari buruz antolatutako ekitaldi batean. 

 

18:00 - 20:00

 

Andaluziako Ayesa enpresak Ibermatica erosi zuen duela hiru urte, eta Ayesa IT atala da orain salgai jarri dutena. 

Jauregi sailburuak lasaitasun mezua helarazi die Ayesako langile eta bezeroei, euskal konsortzioaren eskaintzak irabaziz gero enpresak hobera egingo duela sinetsita. "Sustraiak Euskadin izanda hegoak munduan ditu eta enpresa honen indargune nagusia pertsonak eta lantaldeak dira", nabarmendu du. 

Euskal konsortzioaren helburua sustraiak Gipuzkoan dituen enpresa atzera Euskadin errotzea da. 

Ayesak 2.000 langile inguru ditu Hego Euskal Herrian, eta 13.000, mundu osoan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales durante su visita a  Lointek
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak energiaren prezioa Europakoarekin parekatzea eskatu du, euskal industriaren etorkizuna eta enplegua "bermatzeko"

Imanol Pradalesek, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Lointek enpresa bisitatu du Urdulizen (Bizkaia), 30. urteurreneko ekitaldien baitan. Bere hitzaldian, Pradalesek argindarraren prezioak euskal industriaren lehiakortasunean duen eragina azpimarratu du, bereziki enpresa elektrointentsiboen kasuan, "milaka lanpostu horien menpe baitaude".

iberdrola-dorrea-bilbao-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta

Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X