TOPOAREN LANAK DONOSTIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Topoaren Donostiako lurpeko hiru geltoki berriak 2026ko bigarren seihilekoan jarriko dira martxan

Lurpeko hiru geltokietatik bitan obra zibilak amaitu dituzte (Eason eta Bentaberrin), eta Erdialdea-Kontxa geltokira sartzeko bi kanoiak "oso aurreratuta" daude, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 

Donostiako TOPOa erdigunea-Kontxa geltokia
18:00 - 20:00

Topoa Donostia erdigunera iristeko lanak aurrera doaz, eta erritmo onean gainera. Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan jakinarazi duenez, lurpean jarriko diren hiru geltoki berriak (Bentaberri, Erdialdea-Kontxa eta Amara-Easo) 2026ko bigarren seihilekoan jarriko dira martxan. 

Euskal Trenbide Sarea (ETS) barne arkitekturako lanak egiten ari da etorkizuneko Erdialdea-Kontxa geltokian, Donostiaren bihotzean. 

Behin zuloaren hormigoizko estaldura-lanak amaituta, nasen tarte bat eta trenbideko lauza eraikitzen hasi dira, eta hortik zirkulatuko dute trenek, aurreikuspenen arabera, datorren urteko bigarren seihilekotik aurrera.

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarrirako sailburua, Jon Insausti Donostiako alkatea, Miguel Angel Paez Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarrirako sailburuordea eta Antonio Lopez ETSren zuzendari nagusia lanak bertatik bertara ikusten izan dira astelehen honetan. 

Halaber,  trenbidea muntatzeko behar diren euskarriak jarri direla ikusi dute Erdialdea eta Easo geltokien arteko tunelean —Lugaritz eta Mirakontxa arteko lehen tartekoak jarrita daude honezkero, Erdialdea geltokiarekin lotzeko azken tartea izan ezik—. Urte hasieran atondoak egiten hastea dago aurreikusita.

obras topo donostia lanak san sebastian

Topoaren lanak ikusteko bisita. Argazkia: EFE

Erdialdea-Kontxa geltokira sartzeko bi kanoiak "oso aurreratuta" daude. Xabier Zubirin eskailera mekanikoak muntatzen hasiko dira urte hasierarako. Loiola kalera sartzeko kanoiak, berriz, eskailera mekanikoak ditu jarrita, eta altzairuzko estaldura beiraztatua egikaritze-fasearen % 66an dago.

Lugaritz-Mirakontxa tarteari dagokionez, obra zibila amaituta dago, eta instalazio batzuk, hala nola igogailuak eta eskailera mekanikoak, muntatuta daude. Trenbidea ere jarrita dago, eta, gaur-gaurkoz, argiztapen-sistemak eta suteen aurkako babesekoak egiten ari dira tunel osoan eta Bentaberriko geltokian.

Bestalde, azken hilabeteetan gainazalean ere egin dituzte "aurrerapenak", besteak beste, Easo eta San Bartolome kaleetan eta Xabier Zubiri plazan hainbat urbanizazio lan egin ostean. 

2026ko bigarren seihilekoan lurpean jarriko diren hiru geltoki berriak (Bentaberri, Erdialdea-Kontxa eta Amara-Easo) zerbitzuan jartzeak “iraultza ekarriko du Donostiako eta Gipuzkoako mugikortasunean, eta herritarrek gozatzeko espazio publiko berriak eta etxebizitzak sortzeko aukera emango duen lurzorua libre uzteko aukera, hala nola Amarako trenbideen zabalgunea”, adierazi du Garcia Chuecak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X