Auto 2030 Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak iragarri du 1.280 milioi euroko neurri-sorta jarriko duela martxan ibilgailu elektrikoa sustatzeko

2026an 400 milioi euroko partida onartuko da herritarrek auto elektrikoa eros dezaten zuzeneko laguntzetarako. Laguntza horiek Espainiako Gobernuak kudeatuko ditu, eta ez autonomia erkidegoek, orain arte bezala. 

(Foto de ARCHIVO)

Puntos de recarga de vehículos eléctricos



REMITIDA / HANDOUT por AEDIVE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

04/11/2025
Karga-puntua. Argazkia: AEDIVE-Europa Press

Espainiako Gobernuak Auto 2030 plana abian jarri du, eta Pedro Sanchezek iragarri du, asteazken honetan, neurri-sorta bat martxan jarriko duela ibilgailu elektrikoak eros daitezen sustatzeko, 1.280 milioi euro bideratuta. 

Halaber, 2026an 400 miloi euroko partida onartuko du, auto elektrikoa erosteko zuzeneko laguntzak hornitzeko

Zuzeneko dirulaguntza horiek Espainiako Gobernuak kudeatuko ditu, eta ez autonomia erkidegoek, orain arte Moves III planarekin egin izan den bezala. Sanchezek azaldu du sektoreak berak eskatu duela, eta helburua dirua herritarren poltsikoetara lehenago iristea dela. 

Horrez gain, autogintza sektoreari bultzada emateko, 580 milioi euroko PERTE edo proiektu estrategikoa jarriko du martxan, industria suspertzeko eta sektorearen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko asmoz. 

Azkenik, karga puntuak ugaritzeko, berriz, 300 milioi euroko laguntzak banatuko ditu Espainiako Gobernuak, Moves Corredores planaren bitartez. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X