581.000 bidaiari izan zituzten azaroan Euskadiko aireportuek
Aenak jakinarazi duenez, Bilboko Aireportuak 526.994 bidaiarirekin itxi zuen hilabetea, Donostiako Aireportuak 31.918 bidaiarirekin eta Gasteizkoak 22.187 bidaiarirekin.
Bilboko Aireportuak 526.994 bidaiarirekin itxi du azaroa, hau da, % 9,3ko hazkundea izan du bidaia kopuruak, iazko datuekin alderatuta. Hori horrela, inoizko azarorik onena izan da aurtengoa Loiuko aireportuarentzat.
Urte osoko kopurua kontuan izanda, 6.542.661 bidaiari izan ditu abendura arte aireportu horrek, 2024ko aldi berean baino % 4,1 gehiago, eta horrek ere marka historikoa ezarri du.
Donostiako Aireportuak 32.000 bidaiari izan ditu
Donostiako Aireportuak, bestalde, 31.918 bidaiarirekin amaitu du azaroa. Horrek esan nahi du 2024ko azaroan baino % 9,5 bidaiari gutxiago izan dituela aurten.
Aenak jakinarazi duenez, urte hasieratik 440.525 bidaiari izan dira Hondarribiko aireportuan, 2024ko urtarriletik azarora bitartean baino % 3,7 gutxiago.
Gasteizko aireportuak 22.000 bidaiari izan ditu
Gasteizko Aireportuak 22 .187 bidaiari izan ditu azaroan, 2024ko hilabete berean baino % 35,8 gehiago, eta, beraz, inoizko azarorik onena izan du horrek ere.
Urtarrila-azaroko datuen arabera, 279 327 bidaiari izan ditu orotara, iaz baino % 14 gehiago.