Talgoko Ezohiko Batzarrak gaur bozkatuko du Sidenor buru duen euskal kontsortzioak konpainia erosteko akordioa
Sidenorrek, BBK eta Vital fundazioekin eta Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoarekin batera, konpainiaren % 29,76 bereganatuko du 156,67 milioitan, akzioko 4,25 euroko prezioan. Trilantic Funtsak eta konpainia sortu zuen Oriol familiaren zati baten esku zegoen orain arte empresa.
Ezustekorik ez bada, Talgoren Ezohiko Batzarrak berretsi egingo du gaur bere kapitalaren % 29,76 Sidenor buru duen euskal partzuergoari eta % 7,8 SEPIri saltzeko akordioa. Horrez gain, 105 milioi euroko bi bonu jaulkitzea ere bozkatuko dute, trenbidearen eraikitzailearentzat ia bi urteko ezegonkortasun-aldi luzea itxiz modu horretan.
Sidenorrek, BBK eta Vital fundazioekin eta Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoarekin batera, konpainiaren % 29,76 eskuratuko du 156,67 milioiren truke, akzioko 4,25 euroko prezioan. Pegaso instrumentalaren (Trilantic futsa eta Talgoren sortzaile izan zen Oriol familiaren parte batek osatua) eta beste akziodun minoritario batzuen esku zegoen konpainia orain artean.
Bestalde, Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak (SEPI) 45 milioi euro jarriko ditu kapitalaren % 7,8 kontrolatzeko, eta 4,25 euro akzio bakoitzeko, kapital-zabalkuntza batera joanda.
Batzordeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) bidalitako informazio ofizialaren arabera, partaidetza-hartze horiez gain, 30 milioi euroko bonu bihurgarrien jaulkipena ere bozkatuko dute, SEPIk hartuko duena bere gain.
75 milioi euroko beste zor-jaulkipen bat egingo da, zeinari Clerbil sozietateak (Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentearen sozietate inbertitzailea), Ekarpen euskal funts publikoak eta BBK eta Vital banku-fundazioek erantzungo dioten.
Aldi berean, Talgo Patenteak finantzazio kontratu konpartitu bat sinatuko du, gehienez 770 milioi eurokoa: 650 milioi euro CESCEren berme partzialarekin joango dira, eta gainerako 120 milioiak 'revolving' tarte bat izango dira, hau da, funtsak itzuli ahala berrerabili egin ahalko dira, dagozkien interesekin, eta gastu operatiboak finantzatzeko baliagarri dena.
Horri gehituko litzaioke CESCEren berme partziala izango duen 500 milioi eurorainoko abal lerro bat.
Talgoren kapitalaren osaketa behin argituta, konpainiak aurre egin beharko dio Avril trenen entregan izandako atzerapenagatik ezarri zitzaion 116 milioi euroko isunari. Gastu hori aurreikusi zuen konpainiak 2024ko emaitzetan, baina ordaindu gabe du oraindik.
Oscar Puente garraio ministroak aurreratu zuenez, Renfek ere buruan du beste isun bat ezartzea Talgorik, S107 trenetako 26 buru motrizen entregan izandako atzerapenengatiuk. Ministroak azaldu duenez, erraztasun guztiak emango dizkio ordainketa egiteko, baina ohartarazi zuenez isuna "saihestezina" da.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.