Frantziako Gobernuak astelehen honetan hasiko du hego-mendebaldeko milioi bat behi dermatosiaren aurka txertatzen
Bitartean, Ipar Euskal Herrian laborariek mobilizazioekin jarraitzen dute. Prefeta Confederation Paysanne eta ELB sindikatuetako ordezkariekin bilduko da astelehen arratsaldean Pauen.
Nekazariak Beskoitzen, protestan. Argazkia: Euskal Irratiak
Annie Genevard Frantziako Nekazaritza ministroak iragarri duenez, astelehenean hasiko dira dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoak jartzen Frantziako Estatuko hego-mendebaldean. Protokoloan aldaketarik ez du iragarri, ordea, eta laborariek protestekin jarraitzen dute.
"Abeltzainekin batera egingo diogu aurre erronka honi: ahalik eta lasterren milioi bat animaliari txertoa jarriko diegu, hori baita gaixotasunari aurre egiteko modua. Txertaketa hau erabakigarria da", esan dio Genevardek Europe 1 irratiari; izan ere, horren iritziz, txertaketa da "ganadua hiltzea saihesteko daukagun itxaropen-bide bakarra".
Bitartean, Euskal Herrian nekazariek mobilizazioekin jarraitzen dute. Frantziako Gobernuak kasu hauetarako ezarritako protokoloaren aurka protestatzen dute, ustiategi bateko abelburu guztiak sakrifikatzera behartuta baitaude positibo bat agertzen bada. Oraindik ez da kasurik izan Iparraldean, baina beldur dira ez ote duten "gehiegizko neurri hori" hartu beharko etorkizun hurbilean. Ostiraletik, hainbat errepide blokeatzen ari dira protesta gisa, horien artean A64 errepidea Beskoitzen, Baiona eta Frantziako Tolosa artean, eta gaur Donibane Lohizunera ere eraman dituzte traktoreak.
Beskoitzen ez zeuden hainbat laborarik 50 traktorerekin trafikoa eten dute eguerdian Urruñatik Donibane Lohizuneko zubiraino. 16:30 aldera, horietako batzuk Beskoitzera hurbiltzea erabaki dute, A64 autobideko blokeoa indartzeko.
Vinci Autopista enpresak bere webgunean jakinarazi duenez, trafikoak etenaldi handiak izaten jarraitzen du Frantziakok Estatuko hego-mendebaldean, eta A64 eta A62 autobideak partzialki itxita daude. Lehenengoa bi norabideetan dago itxita, Montréjeau (17. irteera), Beskoitze (3. irteera) eta Ahurti (4. irteera) artean, bai eta A645 autobidera sartzeko bidea ere. Bigarrenean, berriz, Castelsarrasingo lotunea itxita dago (9. irteera).
Gutun ireki batean, Carole Delga Okzitania eskualdeko presidente sozialistak esku hartzeko eskatu dio Sebastien Lecornu lehen ministroari, eta abeltzainekin elkarrizketa "zintzoa" izateko, "departamendu askotan larriagotzen ari diren tentsioak arintzeko modu bakarra" delako. Delgak adierazi duenez, "haserrea etengabe hazten ari da herritarren etsipenaren aurrean. Lehen sektoreak eta, hortik harago, herritarrek sentitzen duten ezinegona islatzen dute".
Larunbat arratsaldean, Pirinio Atlantikoetako prefeta bi orduz bildu zen Coordination Rurale sindikatuko ordezkariekin, eta horiek euren aldarrikapenak Ministerioari helarazteko eskatu zioten. Prefeta Confederation Paysanne eta ELB sindikatuko ordezkariekin bilduko da astelehen arratsaldean Pauen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.