Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
NEKAZARIEN PROTESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera etortzen hasi da Biriatun, ibilgailu astunei ezarritako debekua altxatu ondoren

Ipar Euskal Herriko laborarien protesten ondorioz, ibilgailu astunentzat muga itxita egon da eta 12 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira arratsaldean.  

Kamioi ilarak mugan
18:00 - 20:00

Kamioi-ilarak, Irunen. EITB

Atzo gertatu bezala, egun korapilatsua izaten ari da Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, Ipar Euskal Herriko nekazariak dermatosi nodularrari aurre egiteko Frantziako Gobernuaren neurrien aurka antolatzen ari diren protestak direla eta. Ordainlekua itxita egon da Ipar Euskal Herrirako noranzkoan, eta 12 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Orduek aurrera egin ahala, egoera bere onera etortzen hasi da. Halere, 21:00etan pilaketak bost kilometrokoak ziren, oraindik. 

Eusko Jaurlaritzak 17:00etan altxatu du  7.500 kilotik gorako kamioiei mugatik igarotzeko ezarritako debekua, eta Frantziako agintariek, berriz, 21:00etan ireki dute pasabidea. Aurreikuspenen arabera, bihar goizeko 07:00 arte zabalik egongo da muga, eta hortik aurrera, egoeraren eta mobilizazioen arabera erabakiko dute agintariek zer egin. 

Bien bitartean, gaur errepidean ez atzera ez aurrera orduak igaro dituzten garraiolariak oso haserre agertu dira, eta egoera bideratzeko eskatu diete Frantziako zein Espainiako gobernuei. 

Eusko Jaurlaritzak errepidera atera aurretik unean uneko informazioa kontsultatzea gomendatzen du www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen, @trafikoaEJGV X kontuaren eta 011 telefono-zenbakiaren bidez (24 orduz dago erabilgarri).

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X