Euskadiko Anguleroen Elkarteak epaitegietara joko du arrantzan irten ahal izateko
ORAINek jakin ahal izan duenez, anguleroek ez dute beste irtenbiderik ikusi. EAEko anguleroak kexu daude Eusko Jaurlaritzak aurtengo angularen arrantza-kanpaina bertan behera utzi duelako, Espainiar eta Frantziar estatuetako beste anguleroek arrantza baimenduta izango duten bitartean. Eusko Jaurlaritzak erabakia errespetatzen duela adierazi du.
ORAINek jakin ahal izan duenez, Euskadiko Anguleroen Elkarteak bide judiziala abiatuko du, Eusko Jaurlaritzak 2025-2026ko angularen arrantza-kanpaina aldebakarrez bertan behera utzi ostean. Anguleroek eta Exekutiboak bilera izan dute gaur, baina, arrantzaleek salatzen dutenez, ez dute inolako proposamenik jaso Jaurlaritzaren aldetik.
Azaldu dutenez, topaketa kudeaketa planaren inguruko azalpen orokor batera mugatu da, eta Jaurlaritzak ez du “inolako idatzi edo proposamen zehatzik” aurkeztu sektorea eta arrantza bera babesteko.
“Ez dute ezer jarri mahai gainean”, errepikatu dute, gainera instituzioen aldetik gutxiengo jarduera batekiko interes falta salatu dute. “Gutxi gara eta gutxi mugitzen dugu; argi geratu zaigu ez zaiela interesatzen”, deitoratu dute.
Agertoki horren aurrean, elkarrizketarako atea itxita dagoela uste dute angulazaleek, eta geratzen zaien aukera bakarra epaitegietara jotzea dela azaldu dute. Argudioen artean, 2024an onartutako dekretua ustez ez betetzea eta gainerako autonomia erkidegoekin koordinaziorik ez egotea daude, araudiak eskatzen duen moduan.
“Beste erkidego batzuetan arrantzan ari dira. Ez du zentzurik EAEn bakarrik debekatzeak”, adierazi dute, debeku isolatu baten eraginkortasuna zalantzan jarriz gainera. “Guk ez arrantzatzeagatik ez da angula salbatuko”, azpimarratu dute, erabaki bateratuen beharra adierazten duten txosten biologikoak aipatuz.
Eusko Jaurlaritzaren aldetik “errespetu faltatzat” jotzen duena ere kritikatu du sektoreak, eta atzera martxa baterako tarterik dagoenik baztertu du. “Ez dugu inolako itxaropenik; oso argi utzi dute ez dela arrantzarik egongo eta datozen urteak ere konplikatuak ikusten dituztela”, esan dute.
Euskadiko Anguleroen Elkartetik gogorarazi dute kudeaketa plan berri baterako laguntza eskaini dutela berriro, baina salatu dute Jaurlaritzak “ateak itxi” dizkiola edozein alternatibari.
Horren harira, azpimarratu dute arazoari ezin zaiola soilik arrantzaren debekutik heldu, eta birpopulatzea eta habitata leheneratzea bezalako neurriak eskatu dituzte, Frantziakoa bezalako ereduei jarraituz. Espezieari kalte handia egiten dioten beste faktore batzuk ere aipatzen dituzte, hala nola zentral hidroelektrikoak eta ibaietako hesiak.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, anguleroen elkarteak hartutako erabakia errespetatzen duela adierazi du; elkartea "libre" dela erabaki hori hartu eta bide judizialari ekiteko.
Nekazaritza eta Arrantza Saileko iturriek ORAINi adierazi dionez, Jaurlaritzarentzat "ezinbestekoa" da anguleroen elkarteak angularen kudeaketa planean parte hartzea. Zehaztu dutenez, gaur egindako bileran hori azpimarratu dute eta, "aurretik proposatu izan" zaien bezala, hurrengo urterako emaitzak emango dituen kudeaketa planaren berrikuspenean parte hartu dezatela proposatu diete.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.