EROSKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uvesco euskal inbertsoreen esku geratu da berriz

BM Supermerkatuen eta Super Amararen jabe den konpainiak enpresa-sustraitzea indartuko duen operazioa burutu du; datozen egunetan beste euskal partzuergo batek Ayesa (garai bateko Ibermática) ere erosiko duela baieztatu dute.

20180122145612_grupo-uvesco_

Uvesco erosteko akordioa sinatu dute bart euskal partzuergoak eta PAI Partners funtsak. Uvesco, beraz, euskal inbertsoreen esku geratuko da berriz, 700 milioi euroren truke. Administrazio tramiteak egingo dituzte orain, eta urteko lehen hiruhilekoan amaituko da operazioa erabat.

Angel Jareño egungo CEOa buru duen euskal inbertitzaileen partzuergo batek konpainiaren % 100 erosi du, eta enpresa bertako jabetzara bueltatu da, PAI Partners funts frantsesak enpresatik aterata.

Sinatutako akordioari esker, euskal akziodunen kontrola berreskuratuko du taldeak, hainbat urtez Frantziako funtsak kapitalaren gehiengoa izan ostean. Operazioaren behin betiko itxiera 2026ko lehen hiruhilekorako aurreikusita dago, ohiko izapide administratiboak bete ondoren.

Angel Jareñorekin batera, Uvesco sortu zuten enpresek, Stellum Capitalek, Invereadyk eta Indar Karterak ere parte hartzen dute partzuergo eroslean. Eragiketaren funtsa negozio-ereduaren jarraitutasunaren, hazkunde iraunkorraren eta taldearen lurralde-sustraitzearen aldeko apustua da.

Uvescok 344 establezimendu eta 7.000 langile baino gehiago ditu gaur egun. Euskadin, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan eta inguruko hainbat erkidegotan daude, baita lau plataforma logistiko ere.

Mugimendu hori enpresa estrategikoetan euskal kapitala indartzeko gauzatu da. Datozen egunetan beste euskal partzuergo batek AYESA (garai bateko Ibermatica) ere erosiko duela aurreikusten da, eta eragiketa horrek joera hori sendotuko luke teknologiaren eta industriaren esparruan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X