CAF buru duen partzuergoak Napoliko metroaren 10. linearako proiektuaren esleipena lortu du, 630 milioiren truke
Metroak gidatzeko sistema automatikoa duen bere lehen proiektua da.
Napoliko metroaren 10. linea berriaren 2. loteko proiektu integrala gauzatuko du CAFek zuzendutako RTI partzuergoak. EAV Italiako Campania eskualdeko garraio-operadoreak esleitu du egitasmoa, eta metroaren sistema automatikoaren diseinua eta ezarpena barne hartzen ditu. Euskal enpresarekin batera, honakoek osatzen dute partzuergoa: AET, Francesco Ventura Costruzioni Ferroviarie, Mer Mec STE eta Leonardo.
Kontratuaren guztizko balioa, aurreikusitako aukera guztiekin, 630 milioi eurotik gorakoa izan daiteke. Esleitutako hasierako oinarrizko faseak 259 milioi euroko balioa du, egoitza Beasainen (Gipuzkoa) duen konpainiak jakinarazi duenez.
2. lotearen irismen osoak honako hauek hartzen ditu barne: CBTC/ATO GoA4 seinaleztapen-sistema, azpiestazio elektrikoak, katenaria, datu-sareak, telekomunikazioak, nasa-ateak eta Kontrol Operatiboko Zentroa, % 100 automatikoak diren tren-flota berriaren hornidura, biltegi berrietarako lantegi-ekipoak eta horien mantentze integrala.
CAFen INNEO plataforman oinarritutako metro-unitate horiek edukiera handiko hiru kotxek osatuko dituzte, eta barne- eta kanpo-diseinu "moderno eta berritzailea" izango dute.
Enpresak adierazi duenez, kontratua " beste mugarri bat" da bere historian; izan ere, mugikortasun-proiektu integral gisa duen garrantziaz gain, "trenbide-seinaleen segmentuan konpainiak etengabe egindako apustuaren adierazgarria" da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.