Lan-istripuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA sindikatuak ohartarazi du 57 langile hil direla lan-istripuetan Hego Euskal Herrian 2025ean, horietatik 35 Nafarroan

Bestalde, LABek 74 hildakora igo du kopurua, atzerrian hildako euskal langileak kontuan hartuz. Nolanahi ere, lanarekin lotutako heriotzek beste gorakada bat izan dute aurten ere.

accidentes-laborales_
Eraikuntzako langileak. Artxiboko argazkia.

Urtea amaitu eta egun gutxira, sindikatuek Euskal Herriko lan-istripuen balantzea egin dute, eta lanarekin lotutako heriotzen gorakada salatu dute.

ELAren datuen arabera, Hego Euskal Herrian 57 langile hil dira aurten lan-istripuetan; horietatik, 35 NafarroanLABek, ordea, 74 hildako zenbatu ditu, atzerrian hildako euskal langileak kontuan hartuz; hau da, iaz baino hamar gehiago.

Azken bi heriotzak abenduaren 29an gertatu ziren: Bata, garraiolari autonomo baten heriotza ez-traumatikoa, Laudioko (Araba) merkataritza-gune batean;eta, bestea, berriz, Azagrako (Nafarroa) etxebizitza batera zihoan langile batena.

Hain zuzen ere, azken kasu hori salatu du CCOOk. Sindikatuak ohartarazi du kolektibo horrek, etxeko arreta zerbitzuak, lan-prekaritatea pairatzen duela. Izan ere, presio handiak jasaten dituela eta langileek errepidean duten arriskuan azpimarratu du CCOOk.

Horrenbestez, Comisiones Obrerasek arrisku-osagarri bat ordaintzea eskatu du, baita Nafarroako Gobernuak finantzaketa-gehigarriak betetzea ere. Gainera, sindikatuak salatu du Nafarroa lan-istripuen tasarik altuena duen lurraldeen artean dagoela.

Premiazko neurriak

Sindikatuek enpresen eta administrazio publikoen erantzukizuna azpimarratu dute. LABek adierazi du lan-istripuak, traumatikoak, ez traumatikoak edo in itinere-ak, ez direla halabeharraren ondorio, baizik eta prekarizazioaren, azpikontratazioaren eta egungo lan-harremanen ondorio.

ELAk eta LABek arreta jarri dute lan-ikuskaritzarako baliabide faltan. Zehazki, 54 ikuskatzaile daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan, ordea, 13 bakarrik, Europako batez bestekotik oso urrun.

Bi sindikatuek azpimarratu dute erabaki politikoa dela ikuskatzaileen kopurua handitzea, eta langileen bizitza eta osasuna lan-politiken erdigunean jarriko dituzten premiazko neurriak eskatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X