Espainiako Gobernua gizarte-eragileekin bilduko da lanbidearteko gutxieneko soldataren igoera negoziatzeko
2025a amaitu zen zenbateko berarekin abiatua da 2026a ere; hau da, gutxieneko soldata 1.184 euroan dago, hamalau ordainsaritan banatuta.
Yolanda Diaz Lan ministroa, EFEren artxiboko irudi batean
Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak gizarte eragileak deitu ditu asteazken honetarako, urtarrilaren 7rako, 09:00etan, 2026ko lanbidearteko gutxieneko soldataren igoera negoziatzeko. Igoerak atzeraeragina izango du urtarrilaren 1etik aurrera.
Hitzordua joan den abenduan sindikatuen, patronalaren eta Gobernuaren artean egindako lehen bileraren ondotik dator. Horretan, agerian geratu zen aldeen jarrerak elkarrengandik urrun daudela. Momentuz, 2025a amaitu zen zenbateko berarekin abiatua da 2026a ere; hau da, gutxieneko soldata 1.184 eurokoa da dago, hamalau ordainsaritan banatuta.
Gobernuak patronalari egindako deia
Yolanda Diazek zuzentzen duen departamentuak espero du patronalak gaur-gaurkoz duen jarrera aldatzea. Hala adierazi zuen Joaquin Perez Rey Laneko estatu-idazkariak, eta elkarrizketa sozialaren aldeko deia egin du, baita orain artean mahai gainean dauden zifrak berrikustea ere.
Ministerioak uste du patronalaren proposamena ez dela nahikoa, LGSaren igoera % 1,5ekoa baita gehienez.
Proposamenak, mahai gainean
Laneko estatuko-idazkariak ez du esan igoeraren zenbatekoa zein izango den, eta LGSaren tributazioari buruz zuhur mintzatu da, eta erabakia aldez aurretik eragile sozialekin aztertuko dela adierazi du. Hori bai, igoeraren zenbatekoa Adituen Batzordeak gomendatutako parametroek mugatuko dutela dela argi dago. Organo horrek bi agertoki planteatu ditu: % 3,1eko igoera LGSak PFEZaren tributaziotik salbuetsita jarraitzen badu, eta % 4,7koa tributatzera pasatzen bada.
Horrek esan nahi du gutxieneko soldata hilean 1.221 eurora igotzea ekarriko lukeela, hamalau ordainsaritan, lehen kasuan, edo hilean 1.240 eurora, zerga ordaintzea aukeratuz gero. Gobernuak zerga-salbuespenari eustearen alde egin du, eta horrek negoziazioaren abiapuntua % 3,1eko igoeran jarriko luke.
Sindikatuak eta patronala, jarrera kontrajarriak
Sindikatuak % 7,5eko hasierako igoera proposatzen ari dira 2026rako, LGSa hilean 1.273 eurora igoz, zergak ordaindu aurretik. Enpresariek, berriz, % 1,5eraino igotzea proposatzen dute, eta hilean 1.202 euroan kokatzea. Hala ere, igoera hori Langileen Estatutuaren xurgapen- eta konpentsazio-arauen mende dago.
Negoziazioaren puntu kritikoetako bat xurgapen-arauen erreforma da. Gaur egun, Lan Ministerioak eta sindikatuek kendu egin nahi dute plus eta osagarriek LGSaren igoera xurgatzeko aukera, eta CEOE erabaki horren aurka agertu da.
Akordioa zaila izango da. Azken urteotan, Gobernuak ez du lortu LGSaren igoera patronalarekin adostea. CEOEk eta Cepymek 2020an adostu zuten igoera azkenekoz. Ordutik, gutxieneko soldataren igoerak sindikatuekin soilik adostu dira, eta dinamika hori berriro errepika liteke elkarrizketa sozialaren mahaian aurrerapenik ez badago.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako erresidentzietako langileen itxialdia Donostiako Emakumeen Etxean
ELAk deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ehun bat langile Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egiten ari dira atzotik, babes soziala lortzeko eta lan-gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiak "berehala esku-hartzea" eskatzeko.
Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu
Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Bilboko Portuak 77 milioiko fakturazioa izan zuen 2025ean, % 0,3 gehiago
Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak jardueraren balantzea aurkeztu du ostegun honetan, eta egoera ekonomikoa onbideratutzat jo du. Horri esker, portu-tasak izoztuta mantenduko dira.
Hauek dira 'babes sozialerako' dekretua indargabetu ondoren bertan behera geratu diren neurriak
Dekretua bigarren aldiz indargabetu izanak bertan behera utzi du familia zaurgarrien etxegabetzeak etetea, baita zerga eta enpresa arloko beste neurri batzuk ere. Hauek dira babes sozialerako dekretuak jasotzen zituen neurri nagusiak.
Danobatek 500 lanpostu sortuko ditu Euskadin, eta 50 milioi inbertituko ditu "robot industrialen belaunaldi berri bat" egiteko
Helburua da Euskadin robot industrial aurreratuen belaunaldi berri bat diseinatzea eta fabrikatzea, eta teknologia estrategiko horren ildoko tokiko balio-kate sendo bat finkatzea.
Stellum Capitalek ia hirukoiztu egingo ditu aktiboak bi urtean, 700 milioi euroraino
Artizarra Fundazioak sortutako eta Hego Euskal Herriko enpresaburuek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da Stellum Capital. Inbertitzeko hiru tresna berri abiaraziko dituzte, egungo aktiboak hirukoizteko helburuarekin.
"Anbizioa dugu, eta erabakimena gure lurraldean geratzea bilatzen dugu"
Atzo zabaldu zenez, euskal inbertsore talde batek Azpeitiko Elmubas Petfood Group enpresa erosteko interesa omen du. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, berri ona da, eta operazioa "gertutik" jarraituko dute.
Euskal inbertsore talde batek interesa izan lezake Azpeitiko Elmubas Petfood Group erosteko
EITBk jakin duenez, negoziazioak oso aurreratuta daude, eta baliteke, epe laburrean, enpresaren jabeak Euskadikoak izatea berriro. 300-400 milioi euro inguruko operazioa litzateke.