ErNEk segurtasunean immobilismoa dagoela eta 2026a herritarrentzat arriskutsua izango dela ohartarazi du
Segurtasun Sailak ordena publikoaren arloan duen “immobilismo larria” salatu du Ertzaintzaren ErNE sindikatuak. Haren ustez, egoera horrek “arriskua dakarkie herritarrei”. Sindikatuak Sailari aurpegiratu dio ez dagoela benetako inbertsiorik, plangintza eraginkorrik eta segurtasuna bermatzeko ardura duten profesionalekiko errespetu handiagorik.
ErNEren arabera, "bistakoa da" Ertzaintzak “zaharkitutako” materialarekin egiten duela lan, hala nola 25 urtean baino gehiagoan zerbitzua eman duten furgoneta eta ezkutuekin, matxuratutako edo erabili ezin diren jaurtigailuekin, eta horri aparteko ordu gehiegi egin behar dituen gainkargatutako plantilla gehitu behar zaio. Horrek guztiak, azpimarratu dutenez, modu larrian mugatzen du ordena publikoko gertakarien aurrean jarduteko gaitasuna.
Sindikatuak deitoratu du istilu bakoitzaren ondoren benetako hobekuntzarik ekartzen ez duten konpromiso publikoen eskema bera errepikatzen dela, mezu lasaigarriak zabalduta. Hori dela eta, norabide aldaketa eskatu du, prestakuntza espezializatua indartzeko, baliabide materialak eta azpiegiturak premiaz berritzeko eta aparteko orduen gehiegikeriari amaiera emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi ilara luzeak AP-8 autobidean Biriatun, A-63 autobidea berriro ireki ostean
Kamioiek eskuineko erreia oztopatzen dute, eta 11 kilometrorainoko kamioi ilarak sortu dira. Ostiraletik errepide bazterretan eta zerbitzuguneetan pilatutako kamioiak errepidera atera dira.
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Lapurdira igaro nahi duten 7,5 tona baino gehiagoko kamioien ezarritako debekua
Biriatuko muga zabal dute ibilgailu guztientzat, Ipar Euskal Herriko laborariek A-63 autobidea blokeatzeari utzi ostean.
Mugako mobilizazioek bost milioi tona merkantzia kaltetu dituztela ohartarazi du Guitransek
Gipuzkoako elkarteak eta Fitransek ohartarazi dute Biriatuko blokeoak galera handiak eragin dituela garraioaren sektorean, eta ohartarazi dute, luzatzen bada, jarduera industrialari eragin diezaiokeela.
Behargin bat larri zauritu da Urdiaingo tailer batean lan-istripu baten ondorioz
Zortziak pasatxo gertatu da ezberharra Urdianigo lantegi batean; 37 urteko langileari eskua harrapatuta gelditu zaio eta bi hatz galdu ditu. Gainera, beste langile bat zauritu da beste lan-istripu batean, Elizondon.
Nafarroako autoeskolek aztertzaile falta salatu dute berriro
Salatu dute aztertzaile faltak eta DGT Probintzialaren bulegoetan dagoen langile faltak "atzerapen handiak" eragiten dituela "bai azterketa teorikoetan, bai praktikoetan", eta gogorarazi dute azterketa egitea "eskubidea" izan beharko litzatekeela, "ez pribilegioa". Astelehenero manifestatzen jarraituko dute egoera konpondu arte.
Bi urteko geldialdiaren ostean, gaur itzuli dira lanera Balenciaga ontziolako beharginak
Abu Dhabi Ports Arabiako taldearen agindupean arituko da aurrerantzean Zumaiako ontziola. Abenduan itxi zuten langileek eta Arabiako taldeak salmenta. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete, eta hiru urtez izango dituzte izoztuta.
Osakidetzako medikuek bi greba egun gehiago egingo dituzte urtarrilaren 14an eta 15ean
Hala jakinarazi du ohar bidez Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Bi greba egunak aste honetan bertan egingo dituzte, eta horrekin batera hainbat elkarretaratze antolatu dituzte Bilbon eta Gasteizen.
Ertzaintzak eragotzi egin die nekazariei traktoreekin A-1 autobidean protesta egitea
A-1 autobideko eskuineko erreia hartu nahi zuten Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), baina Ertzaintzak ez die autobidean sartzen utzi. Oraingoz, ez dago auto-pilaketarik.
Pirinio Atlantikoetako prefektaren debekua gorabehera, laborariek eutsi egin diete datozen orduetako protestei
Jean-Marie Girier prefetak galarazi egin ditu Ipar Euskal Herrian datozen egunetarako deituta zeuden mobilizazioak.Laborariek, baina, "ahal bezain beste" eusteko asmo erakutsi dute, eta esan beharrekoak zuzenean haiei esateko eskatu diote prefektari.