Eusko Jaurlaritzak baimendu du Zalduondon 5.500 panel izango dituen eguzki parke bat eraikitzea
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren arabera, Perfect Business Location enpresak gaurtik hiru urteko epea izango du Katarri eguzki parkea eraiki ahal izateko behin betiko baimen administratiboa eskatzeko.
Eguzki panelak. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak aurretiazko administrazio baimena eman dio Perfect Business Location enpresari Zalduondon (Araba) eguzki parkea eraikitzeko.
5.480 panel eta 2,5 megawatteko potentzia izango ditu.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratutako ebazpenaren arabera, iazko abuztuan Eusko Jaurlaritzak agindutako neurri babesle eta zuzentzaileak ere onartu beharko dira.
Neurri horien artean, apiriletik uztailera bitartean ugaltzen diren espezieen inguruko azterketa bat egiteko beharra nabarmendu zen, tartean, mirotz urdina eta mirotz zuria.
Halaber, natura ondarea babesteko zuzenketak sartu beharko dira, besteak beste, lur azpiko linea lehendik dauden bideetatik igaro dadin.
Gainera, nekazaritza lurrak, kultura ondarea, landa ingurunea eta hondakinen kudeaketari lotutako neurriak jasotzen dira.
Perfect Business Location enpresak gaurtik hiru urteko epea izango du Katarri eguzki parkea eraiki ahal izateko behin betiko baimen administratiboa eskatzeko. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa eraikitzeko baimenik eskatu, ebazpena iraungitzat jo ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek hiru greba egun deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetako jaietan
Mobilizazioak abuztuaren 5ean, 14an eta 26an izango dira, eta Gasteizko Txosna Batzordearen, Donostiako Piraten eta Bilboko Konpartsen babesa dute. Sektoreko lan-baldintzak hobetzeko "aurrerapauso falta" salatu nahi dute.
Euskadiko argindar autokontsumoaren egungo potentzia duela bost urtekoa halako 27 da
Vidrala enpresaren planta fotovoltaikoaren inaugurazioan, Industriako sailburuak azpimarratu du autokontsumo horrek erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten lagunduko duela.
Estatuko greba mugagabearekin bat egin lezake SMEk irailean, Osakidetzarekin akordioa lortu arren
Azaldu dute astelehenean sinatutako akordioarekin medikuek zehazki Osakidetzari egiten zizkioten eskaera batzuk kitatu direla, baina Esparru Estatutuari buruz Ministerioarekiko duten jarrera ez dela aldatu diote, desados jarraitzen dute, beraz, eta mahai gainean jarraitzen duela grebaren aukerak.
Albiste izango dira: medikuen gatazka, beroa protagonista eta 34. Euskal Encounterren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBko Justiziak 14 egunez geldiarazi du Paramount eta Warnerren bat-egitea
Herrialdeko 12 estatuk osatutako koalizio batek prozesua geldiarazteko eskaria aurkeztu zuen, horrek ekar ditzakeen monopolio arriskuengatik.
Aiaraldeko Industriaren Mahaiak bederazi hilabete iraun duen hausnarketa prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu
Mahaia osatzen duten erakundeek, enpresek, eragile ekonomiko eta sozialek zein ordezkari politikoek "hazkunde aro berri bat eraikitzeko gaitasun, ezagutza eta abantaila lehiakor nahikoak" ikusten dituzte Arabako eskualdean.
Osakidetzak eta SMEk akordioa berretsi dute, eta gainontzeko sindikatuek negoziazio-mahaia utzi dute
Osasun Sailak aurkeztutako dokumentuaren edukiaz gain, sindikatuek salatu dute akordioa aldebikoa izan dela, Osasun Sailaren eta SMEren artean, eta negoziazio kolektibotik kanpo egin dela.
Grebari eutsiko al diote medikuek Osakidetzaren eta SMEren arteko akordioaren ostean?
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Estatuko Greba Batzordea osatzen duten gainerako sindikatuek iragarria zuten greba mugagabea egin behar zutela irailetik aurrera, ekainean Estatutu Marko Orokorra onartu ondoren. Osakidetzaren zuzendaritzarekin lortutako akordioak medikuen lan-baldintzetako batzuk hobetzen ditu, baina ez ditu haien eskaera guztiak betetzen.
Basaurik 362 etxebizitza sustatuko ditu 2029ra arte, Jaurlaritzak gune tentsionatu izendatu ondotik
Eusko Jaurlaritzak eta Udalak alokairuen prezioak mugatzeko eta etxe hutsak merkaturatzeko ekintza-plana aurkeztu dute.
Europako Batzordeak 550 milioi euroko isuna jarri dio AliExpressi, legez kanpoko produktuak eta faltsifikazioak saltzeagatik
Gainera, Europako estandarrak betetzeko neurri zuzentzaileak hartzeko exijitu dio Europako Batzordeak merkataritza elektronikoko Txinako plataformari.