Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek Espainiako funts subirano bat iragarri du, 10.500 milioikoa, 120.000 milioi mobilizatzeko xedea duena

Funts horren bidez, Espainiako presidenteak eraldaketa energetikoa, trantsizio digitala, giza kapitalaren aldeko apustua eta berrindustrializazioa bultzatu nahi ditu Estatuko lurralde guztietan.

MADRID, 15/01/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, interviene en la clausura del 'Spain Investors Day', este jueves en Madrid. EFE/ Kiko Huesca

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Spain Investors Day jardunaldietan, Madrilen. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan iragarri duenez, “Espainia hazten ari da” izeneko funts subirano bat sortuko dute, 10.500 milioi eurokoa. Horren bidez, helburua da beste 120.000 milioi euro inguru mobilizatzea, Next Generation funts europarren bidez lortutako bultzadari eusteko.

Sanchezek iragarpena egin du Spain Investors Day jardunaldiari amaiera emateko hitzaldian. Bertan, Espainiako ekonomiaren egoera eta hainbat arlotan dauden aukerak aztertu ditu, hala nola defentsan, segurtasunean, osasunean eta arlo digitalean.

Gobernuburuak adierazi du Espainiak bizi duen eraldaketa ez zatekeela posible izango koronabirusaren pandemiaren ondorioz Europar Batasunean bultzatutako Next Generation funtsik gabe, eta, haren ustez, funts horiek agerian utzi dute Europa “handia” dela “ausartzen denean, beldurrik ez duenean eta argi hitz egiten duenean”.

Hala ere, funts horiek aurten amaituko dira, eta egoera horren aurrean Espainiako Gobernua bere etxeko lanak egiten hasia dela azaldu du, bultzada eraldatzaileari eutsi nahi diolako.

Testuinguru horretan, iragarri du datorren astelehenean Carlos Cuerpo Ekonomia ministroarekin batera aurkeztuko dutela funts subiranoaren sorrera. Horren helburua da 2026tik aurrera Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren bultzada erreformista zabaltzea.

Sanchezen esanetan, eraldaketa energetikoa, trantsizio digitala, giza kapitalaren aldeko apustua eta berrindustrializazioa lurralde guztietara hedatu behar dira.

Funts berria ICOk kudeatuko du, eta Next Generation funtsen 10.500 milioi euroko oinarritik abiatuta, zor pribatuaren eta inbertitzaile nazional zein nazioartekoen bidez 120.000 milioi euro inguru mobilizatzea aurreikusten da.

“Espainia hazten ari da” funtsak sektore pribatuarekin batera inbertituko du, maileguen, abalen edo kapital-tresnen bidez, ekonomiaren produktibitatea hobetzeko funtsezkotzat jotzen diren bederatzi sektoreri lehentasuna emanez: etxebizitza, energia, digitalizazioa, adimen artifiziala, berrindustrializazioa, ekonomia zirkularra, azpiegiturak, ura eta saneamendua, eta segurtasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X