Abian dira Adifek, 86 milioi euroren truke, esleitutako AHTaren elektrifikazio lanak
Bergarako zubibidean hasi dituzte dagoeneko AHTaren elektrifikazio lanak. Horrela, goi tentsioko linea ezarriko dute Gasteiz eta Bilbo arteko ibilbidean, alde batetik, eta Astigarragara arte, bestetik. Bigarren kasu horretan, Lapurdiko mugarekin lotzeko behar diren konexioak eta egokitzapenak egingo dituzte.
Urrian esleitu zituen Adifek katenaria eraikitzeko lan horiek, 86,5 milioi euroren truke. Aurrekontu horrekin goi tentsioko kableak jarriko dituzte Abiadura Handiko Trenbidearen gainean goi tentsioko linea ezartzeko.
180,5 kilometro izango ditu guztira AHTaren lineak. Gasteiz eta Bilbo arteko ibilbideak 90,8 kilometrokoa izango da, eta Bergara-Donostia-Lapurdi batzen dituena 89,7 kilometrokoa.
Gasteiz-Bilbo tartea
Ibilbide horrek 44 zubibide eta 23 tunel izango ditu. Alegia, ibilbidearen % 20 eta % 40, hurrenez hurren, zubibide eta tuneletatik igaroko da.
Tunelik luzeena Albertiakoa izango da (4,8 kilometroko luzera). Bestalde, A-2620 errepidearen gainean eraikiko duten biaduktuak 1400 metro luze izango ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat enpresak Astore erosteko interesa agertu dute
Arrasateko enpresa erosteko enkantea datorren urtarrilaren 23an izango da eta litekeena da enkantearen ebazpena urtarrila amaitu aurretik ezagutzea. Ternua talde barruan zeuden Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen enpresek udazkenean argitu zuten euren bidea, orain Astoreren etorkizuna argituko da.
Sanchezek Espainiako funts subirano bat iragarri du, 10.500 milioikoa, 120.000 milioi mobilizatzeko xedea duena
Funts horren bidez, Espainiako presidenteak eraldaketa energetikoa, trantsizio digitala, giza kapitalaren aldeko apustua eta berrindustrializazioa bultzatu nahi ditu Estatuko lurralde guztietan.
Ministerioak eta medikuek ez dituzte jarrerak hurbildu, eta mobilizatzen jarraituko dute
Bigarren egunez jarraian, Osakidetzako medikuek greba egin dute estatutu propio baten alde. Mobilizazio ugari egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, arratsaldeko txandaren jarraipena % 8,2koa izan da, behin behineko datuen arabera; goizekoan, aldiz, % 20,67koa. Medikuek protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute, Osasun Ministerioak medikuentzat propio sortutako estatutu markoa onartu arte; ez dute baztertzen greba mugagabea egiteko aukera.
ELAk gizarte-ekimeneko ikastetxeetako langileen greba erregistratu du, eta jarrera aldatzeko eskatu dio Kristau Eskolen zuzendari berriari
Miren Zubizarreta ELAren Hezkuntzako arduradunak gogorarazi du 2024ko otsaileko akordioa 14 eguneko greba egin ondoren iritsi zela, eta, gaur egun, akordio horretan sinatu ziren "eduki garrantzitsuetako" batzuk "patronala ez da betetzen ari". Zubizarretaren ustez, patronala prozesu honetan "fede txarrez eta arduragabekeriaz" jokatzen dabil.
Ilarak sortu dira AP-8 autobidean, nekazari eta abeltzainak Biriatuko ordainlekuan egiten ari diren protestaren ondorioz
EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Biriatun elkartu dira EB-Mercosur akordioaren aurka eta dermatosi nodularraren auziaren harira protesta egiteko.
EAEk % 2,9ko inflazioarekin itxi du 2025a, abenduan hiru hamarren jaitsita, eta Nafarroak % 2,6rekin, lau jaitsita
Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera, Euskadin erregistratutako indizea Espainiako batezbestekoaren parekoa da, % 2,9koa, eta Nafarroakoa batezbestekoaren azpitik gelditu da.
Eusko Jaurlaritzak baimendu du Zalduondon 5.500 panel izango dituen eguzki parke bat eraikitzea
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren arabera, Perfect Business Location enpresak gaurtik hiru urteko epea izango du Katarri eguzki parkea eraiki ahal izateko behin betiko baimen administratiboa eskatzeko.
Osakidetzako medikuek bigarren greba-egunari ekin diote, greba mugagabearen aukera baztertu gabe
Atzoko grebaren ostean, Osakidetzako medikuak grebara deitu dituzte gaur ere, estatutu propioa eskatzeko. 9.000 profesional daude deituta lanuztera. Medikuek protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute, Osasun Ministerioak medikuentzat propio sortutako estatutu markoa onartu arte; ez dute baztertzen greba mugagabea egiteko aukera.
Medikuek grebari eta protestei ekin diete, lan baldintza hobeak aldarrikatzeko
Medikuen Sindikatuak ez du Osasun Ministerioarekin duen borrokan atzera egiteko asmorik, eta estatutu propioa aldarrikatzen jarraitzen du. Nafarroan, Osasun Departamentuak jakinarazi du lanuzteak % 2,83ko jarraipena izan duela. EAEn, Osakidetzak adierazi du jarraipena % 19,23koa izan dela goizeko txandan, eta % 8,26koa, arratsaldekoan.