Txakolin Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getariako Txakolinak uzta berriaren 3,3 milioi botila merkaturatuko ditu

Jatorri Deituraren arabera, 2025eko uzta "kalitate onekoa" da, eta, kantitatez, 2024koaren "parekoa ia". 31 upategi daude deituraren baitan, eta guztira 479 hektarea dituzte landatuta, aurreko urtean baino 21 gehiago.

Txakoli de Getaria, Txakoli Eguna nueva cosecha
Bertaratutakoek uzta berria dastatzeko aukera izan dute. Argazkia: EFE

Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak uzta berriaren 3,3 milioi botila merkaturatuko ditu aurten. San Anton egunean Txakolin Eguna ospatzen da Getarian, eta, urtero bezala, uzta berria aurkezteko baliatu dute festa. 2025eko uzta "kalitate onekoa" izan da, eta kantitatez, 2024koaren "parekoa ia". 2,5 milioi litro dira, 3,3 milioi botilatan ontziratuak. Ekoizpena antzekoa izan arren, hektarea gehiago batu ziren iaz: 479 dira, 2024an baino 21 gehiago. 

Balenciaga Museoan egin dute uzta berriaren aurkezpena, erakundeetako ordezkariak, euskal gastronomiaren ordezkariak eta upategietako kideak bertan zirela, Jatorri Deiturak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Itziar Eizagirre Jatorrizko Deiturako presidenteak azaldu duenez, 2025eko txakolinak 11 gradu ditu, "fruta-gustua, eta garraztasun puntu egonkorra du".

18:00 - 20:00

Uzta, zenbakitan

2,5 milioi litro ekoitzi dituzte, eta 3,3 milioi botila merkaturatuko dira. Gehiena (% 90) txakolin zuria da; % 9 eta % 10 artean, gorria, eta % 1, beltza. Apardunei dagokienez, urtero 30.000 litro inguru ekoizten dira, upategien beharren arabera.

Ekitaldian, 2026ko Mahasti Jaun sariak banatu dituzte. Cebanc eta Karlos Arguiñanoren Aiala sukaldaritza eskolek jaso dituzte aurten aipamenok. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X