GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17ko greba orokorra erregistratuko du gaur

ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk lanbidearteko gutxieneko soldata 2026an 1.500 eurokoa izatea proposatu dute. Dena den, EAEko eta Nafarroako parlamentuek onartu behar dute.

M17 greba orokorra gutxieneko soldata propioaren alde

Ordezkari sindikalak, greba deialdia egin zutenekoan. Artxiboko argazkia: EITB

ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek martxoaren 17rako iragarrita duten greba orokorraren deialdia erregistratuko dute gaur, astelehena, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) propioa aldarrikatzeko.

Greba Hego Euskal Herrian dago deituta, 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko' lelopean. Aldarrikapen nagusia LGS propioa izatea da, baina EAEko eta Nafarroako parlamentuek onartu behar dute. 

Sindikatuek zehaztu dutenez, aurten gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izango litzateke. Onartuz gero, 165.000 pertsona gutxiago egongo lirateke pobrezian, betiere sindikatu horien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X