3,9 milioi ostatu-gau egin dira 2025ean EAEko hoteletan, 2024an baino % 3,5 gehiago
2025ean zazpi milioi gaualdi baino gehiago egin ziren EAEko hoteletan, horietatik % 46 Bizkaian, eta % 41, Gipuzkoan. Araban, berriz, urteartean % 2,7ko jaitsiera izan da.
Turistak, Guggenheim Museoaren aurrean. Argazkia: EFE
2025 urtean, aurreko urtearekin alderatuta, % 3,5 igo da EAEn egin diren ostatu-gauen kopurua, eta 3.896.837 lagun izan dira, guztira, 7,7 milioi gaualdi eginda, 2024an baino % 3,6 gehiago.
Igoera hori Bizkaiko turismoaren bilakaera onak eragin du batez ere, ostatu-gauek % 7,6ko hazkundea izan baitute, eta neurri txikiagoan Gipuzkoan, % 1,3ko hazkundearekin. Araban urtearteko tasa % 2,7ko jaitsi da.
Araban, 2025ean, guztira, 511.882 sarrera erregistratu dira, eta horien ondorioz, 1.096.472 gaualdi izan dira; Bizkaian, Euskadi osoko kopuruaren % 46 (1.791.639) 3.427.735 gaualdi izan dira; eta Gipuzkoan, 1.593.316 sarrera (guztizkoaren ia % 41) eta 3.202.862 gaualdi.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela