INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak industriaren faktura energetikoa merkatzeko neurriak proposatuko dizkio Espainiako Gobernuari

Mikel Jauregi Industria sailburuak proposatu du, batetik, elektrizitate sorkuntzaren gaineko % 7ko zerga kentzea eta, bestetik, kontsumitzaile elektrointentsiboek garraio eta banaketako bidesarien % 20 ordaintzea. 

Mikel Jauregi

Mikel Jauregi, gaur, Gran Via foroan. Argazkia: EFE

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Espainiako Gobernuari proposatuko dio industriaren faktura energetikoa garestitzen duten "distortsioak" berrikustea. 

Espainiako Estatuan industriak elektrizitatearen truke ordaintzen duen prezioa Frantzian baino % 165 eta Alemanian baino % 35 handiagoa da, Jauregiren arabera, eta horrek industriaren lehiakortasuna mugatzen du. 

Jauregik BBK Fundazioak Bilbon antolatu duen Gran Via foroan parte hartu du, eta bertan egin ditu adierazpen horiek. 

Industriaren faktura elektrikoa produkzio kostuen % 50 ere izan daitekeela nabarmendu du sailburuak. Gaineratu du fakturan egindako "edozein aldaketak" lehiakortasunean eragin handia duela, hortaz.

Zehazki, Jauregik proposatu du, batetik, elektrizitate sorkuntzari % 7ko zerga kentzea eta, bestetik, kontsumitzaile elektrointentsiboek garraio eta banaketako bidesarien % 20 ordaintzea. 

Bestalde, energia berriztagarriaren ekoizpena bizkortzeko deia egin du Jauregik, Euskadi % 7ko tasa izatea "lotsagarria" dela iritzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X