Nekazariek traktoreak aterako dituzte kalera gaur, Gasteizen, eta errepide mozketak izango dira Erriberan, EB-Mercosur akordioaren aurka
Lehen sektorearen protestak Araban eta Nafarroan izango dira gaur, eta mobilizazioak egingo dituzte Mercosurrekin egindako merkataritza-akordioaren aurka. Arabaren kasuan, ekazaritza-lurretan proiektatutako eguzki-parkeen aurka ere mobilizatuko dira.
Lehen sektorea berriro mobilizatuko da gaur Euskal Herriko hainbat tokitan, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren aurka.
Nafarroako Erriberan, goizeko 10:00etatik aurrera nabarituko dira lehen trafiko-etenak. Nekazariek 11:30ean egin dute hitzordua N-232 errepidean, Castejon parean, eta 12:15ean Ribaforadan. Protestak 14:00ak arte luzatuko dira.
Gasteizen, gaur ere, baserritarren traktorada dago deituta. 11:00etan abiatuko da Buesa Arenatik eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino joango da; hortaz, hiriko trafikoan eragina izango du.
Nekazariek protesta egingo dute Mercosurrekin egindako akordioaren aurka, eta, Arabaren kasuan, Solariak 19 eguzki-parke jartzeko duen asmoaren aurka ere. Proiektu horrek, UAGAk eta Atacak salatu dutenez, nezakaritzarako sailen 1.200 hektarea baino gehiagoko azalera hartuko luke.
Nekazarien elkarteek, gainera, sektoreari eragiten dioten beste arazo batzuez ohartarazi dute, hala nola NPBko murrizketez eta abereen osasun-egoeraz. Ildo horretan, dermatosi nodular kutsakorra hurbil dagoela ohartarazi dute, eta auzia desegoki kudeatzeak arriskuan jar lezakeela abeltzaintza.
Mobilizazioak bihar ere egingo dira Gasteizen eta Iruñean, eta Bilbon bat egingo dute protestekin. Lehen ordutik 70 traktore inguru bilduko dira Mungiatik, Durangaldetik eta Karrantzatik, ENBAk eta EHNEk deituta, Karlos Ibarrondo eta Unzalu Salterain bozeramaile direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.