LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
Hautagaiak gaur BECen. Argazkia: EFE

09:45ean hasi dira gaur BECen (Barakaldo) Ertzaintzaren 35. promoziorako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) lehenengo hautaprobak, ordubete eta laurdeneko atzerapenarekin. 3.188 pertsona aurkeztu dira probetara, izena eman dutenen % 85etik gora, eta horrek eragin du atzerapena, ez baitzegoen denentzako nahikoa leku eta azterketa. 

Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, aurreko deialdietan, batez beste, izena eman duten hautagaien % 70 aurkeztu izan dira, inoiz % 76 ere bai. Gaur, baina, izena emanda zutenen % 86 bertaratu dira, aurreikusitakoa baino % 16 gehiago. Horri aurre egiteko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak leku eta azterketa gehiago prestatu behar izan ditu, eta hautagai guztiek egin ahal izan dute azterketa. Segurtasun Sailaren arabera, azterketak babesteko katea bermatuta egon da denbora guztian. 

Segurtasun Sailak gertatutakoaren informazio guztia eman die Ertzaintzako sindikatuei, eta agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, gertatutakoa azaltzeko. Gainera, Bingen Zupiriak zuzentzen duen sailak barkamena eskatu die proba egitera joan diren hautagaiei, eta egoera konpondu bitartean izan duten "pazientzia eta jarrera ona" eskertu die. 

18:00 - 20:00

Ernek antolakuntzan izandako akatsaz kexatu da

Azterketan izandako "akats larriaz" kexatu da Erne sindikatua. Esan duenez, "beharrezkoa da azterketak erakundeak berak exijitzen duen eta Ertzaintzan sartu nahi dutenek erakutsi duten konpromisoaren maila berekoak izatea, hautaketa prozesu egokiekin".

Esanek antolakuntza falta kritikatu du

Esan Ertzaintzaren sindikatuak "antolakuntza eta planifikazio falta larria" egon dela salatu du. Horren ustez, gertatutakoa "onartezina" da.

"EAJren lardaskeria" izan da, PPren esanetan

PPren legebiltzarkide Ainhoa Domaicak iritzi dio "EAJren lardaskeria" izan dela gaur gertatutakoa, eta galdetu du ea nola kudeatu duten azterketen zaintza fotokopiak egiten ari ziren bitartean.

Euspelek gertatutakoa salatuko du datorren asteartean

Euspel sindikatuak elkarretaratzea egingo du datorren asteartean Erandioko (Bizkaia) ertzain-etxearen aurrean, azterketan gertatutakoa eta Ertzaintzan dagoen enplegu plan "negargarria" salatzeko.

Test psikoteknikoa eta elkarrizketa

Gaurkoan test psikoteknikoa eta nortasun proba egin behar izan dituzte. Horiek gaindituz gero, proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala egingo dituzte. Horrela, proba gainditzen dutenek irailean hasiko dute prestakuntza Arkautin, eta 2027ko udaberrian hasiko dira Ertzaintzan zerbitzua ematen, praktiketan. 

Lan eskaintza honek Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 150 agente plaza ditu, baina plaza kopurua 473ra handitu daiteke.

BECen ikuspegi orokorra, gaurko lan eskaintza egiten zuten bitartean. EFE

Hautagaien profila

Segurtasun Sailak eman dituen datuen arabera, gizonezkoak (% 63) eta 18 eta 30 urte bitartekoak (% 74,1) dira hautagai gehienak. Bizkaian bizi dira hamarretik sei (% 62,2), eta Gipuzkoan (% 19,5) eta Araban (% 12,4) bizi direnak dira sailkapen horretan hurrengoak. Gainerakoak EAEtik kanpo bizi dira.  

Bestalde, lautik batek 31 eta 38 urte bitartean ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X