laneko istripuak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek salatu dute iaz Hego Euskal Herrian 84 lan heriotza jazo zirela

Osalanek, berriz, heriotza 42 zenbatu ditu azarora arte. Sindikatuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren zenbaketak ez ditu garraiolarien heriotzak, heriotza ez-traumatikoak edo 'in itinere' gertatzen direnak kontuan hartzen.

sindikatuak
Euskal sindikatuek lan-heriotzen "errekorra" salatu dute. Argazkia: Europa Press

Guztira, 84 langile hil ziren lan istripuz iaz Hego Euskal Herrian, eta horrek orain arteko markak hautsi ditu. Azken hamarkadan, 696 lan heriotza zenbatu dituzte LAB, ESK, EHNE-Etxaide eta Hiru sindikatuek.  

Aipatu sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute goizean Bilbon, lan ezbeharrei buruzko urteko 2025eko txostena aurkezteko.

Ekitaldian, Inko Iriartek, LABeko lan osasuneko arduradunak, eta beste ordezkari batzuek salatu dute oso handia dela iaz Hego Euskal Herrian lan istripuz hildako beharginen kopurua. Halaber, kritikatu dute Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, "gardentasun falta" erakutsi duela.

Izan ere, 42 lan heriotza zenbatu zituen Osalanek azarora arte. Horren harian, sindikatuek argitu dute Eusko Jaurlaritzaren zenbaketak ez dituela garraiolarien heriotzak, heriotza ez-traumatikoak edo 'in itinere' gertatzen direnak kontuan hartzen.

Lan istripu kopuruari dagokionez, azarora arteko datu ofizialen arabera, 95.251 izan ziren.

Horri erantzunez, sindikatuek salatu dute Osalanek kasu askotan ez duela lan jatorria aintzat hartu, eta istripu asko ez dituela erregistratu. Halaber, lan absentismoa "gezurtzat" jo dute.

Era berean, patronalak sortzen duen prebentzio eta lan arrisku falta gaitzetsi dute. Nafarroako Gobernuak argitaratutako txosten batean adierazten denez, enpresen % 80an ez dute prebentzio neurririk hartzen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X