ARGINDAR-KONPAINIEN GAINEKO DEKRETUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindar-konpainien bezeroak babesteko neurri-sorta onartu du Espainiako Gobernuak, tartean dei komertzialak debekatzea

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak bultzatutako dekretu berriaren arabera, elektrodependente eta zaurgarriei ezingo zaie argindarra eten ordaintzen ez badute ere, eta kontratuak eteteagatik ez da, oro har, zigorrik ezarriko. Halaber, aurreikusten da enpresei zigorrak ezartzea, arauak hautsiz gero.

Dorre elektrikoa elektrizitateta argindarra electricidad torre eléctrica
Dorre elektriko bat. Argazkia: Europa Press.

Ministro Kontseiluak, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioak eskatuta, energia eklektikoaren hornidura, merkaturatzea eta agregazioak arautzen dituen Erregelamendu Orokorra onartu du dekretu bitartez. Horren arabera, elektrizitatea merkaturatzen duten enpresei 6 milioi euro arteko isunak ezar dakizkieke arauak betetzen ez badituzte.

Sara Aegesen Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak azaldu duenez, dekretua “funtsezko pausoa da sistema elektrikoa modernizatu eta egokitzeko, eta kontsumitzailearen babesa indartzeaz” gain, gaiak duen konplexutasunagatik, kontsumitzaileengan mesfidantza sortu ohi duen “merkaturako sarbide bidezkoa eta gardena” bermatzen du.

Telefono bidezko spama saihesteko helburuz, testuak, oro har, debekatu du publizitatea egiteko eta kontratazioak sustatzeko telefono-deiak egitea, baldin eta kontsumitzaileak aldez aurretik berariaz eskatu ez baditu edo konpainiari hark deitzen badio. 

Edozein modutan, konpainiek aurrezenbaki zehatz bat izan beharko dute, kontsumitzaileak jakin dezan dei komertziala dela, eta aurrezenbaki hori erabili ezean edo dei ez ziezaioten eskatu zuen bezero bati deituz gero, telekomunikazio konpainiek blokeatu egin beharko dute zenbaki hori. 

Kontratuaren baldintzak aldatu ondoren zein kontratazio berri baten ondorioz prezioak aldatzen direnean, enpresak dokumentu independente bat aurkeztu beharko dio kontsumitzaileari, azken fakturan izango dituen ondorioak laburbilduko dituena eta aldatu aurreko eta ondorengo prezioak alderatuko dituen taula bat jasoko duena.

Elektrodependenteak babesteko

Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek funtsezkotzat jo ahal izango dituzte gizarte-bonu elektrikoa dutenen hornidurak argia moztea saihesteko, ez ordaindu arren. Gainera, debekatu da kontsumitzaile elektrodependenteen hornidura etetea.

Era berean, akatsen ondoriozko birfakturazioa berrikusiko da. Bezeroaren aldekoa bada, enpresak behar ez bezala fakturatutako zenbatekoak hurrengo fakturan itzuli beharko ditu, dagozkion interesak gehi % 1,5 aplikatuta. Merkaturatzailearen aldekoa bada, berriz, akatsa egin denetik igaro diren hilabeteak halako hilabete kopuruan banatuko da, proportzionalki, gehienez ere urtebetez.

Kontratu-etenek, zigorrik ez

Etxeek, eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) (15 kW baino gutxiagoko potentzia kontratatua dutenek) edozein unetan utzi ahal izango dituzte bertan behera kontratuak, zigorrik gabe, beti ere merkatu libreko prezio finkoko kontratu baten urteko lehen luzapena baino lehen egiten ez bada. Kasu horretan, zigorra, gehienez, ekitaldi horretan fakturatzeko dagoen energiaren % 5 izango da.

Kontsumitzaile kaltebera batek Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioari (KTBP) heltzeko aldaketa eskatzen badu, aldiz, ezingo zaio zigorrik ezarri, ezta hornidura elektrikoarekin batera kontratatutako atxikitako zerbitzuetan ere.

Alokairuko etxeetan, energiaren benetako erabiltzaileak kontratuaren izena aldatzeko eskaera egite hutsarekin subrogatu ahal izango da. Subrogazio hori kontratuaren titularrak izan ez baina etxean bizi diren genero-indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei ere aplikatuko zaie.

Bezeroaren defendatzailea eta doako arreta-zerbitzua

Kontsumitzaileek hornitzaileen aurrean erreklamazioak egiteko bideak ere indartzen ditu dekretuak, bezeroek doako arreta-zerbitzua izango baitute. Erreklamazio eta kexei gehienez ere 15 eguneko epean erantzun beharko diete enpresek.

Merkaturatzaileek lau hilabete izango dituzte xedapen askotara egokitzeko, eta kontsumitzailea babesteko betebeharrak bete ezean, 600.000 eurotik 6 milioi eurora bitarteko isunak ordaindu beharko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X