Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioak iragarri dituzte hitzarmen berri baten alde
Salatu dutenez, "langileen osasuna babestuko duen hitzarmena" negozitzeko hainbat saiakera egin dituzte, bana "enpresaren ezezkoa besterik ez" dute jaso.
Zubietako (Gipuzkoa) erraustegiko langileek mobilizazioak iragarri dituzte, haien "lan-baldintza bereziak eta zehatzak" arautu eta jasoko dituen lan-hitzarmen berri baten alde. Martxoan lanuzteak egingo dituzte, eta ez dute baztertzen egun osoko greba bat deitzea apirilean.
LABek zabaldutako oharrak dioenez, sei urte igaro dira Zubietako erraustegiko CMG1 planta martxan jarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiak EkobaL enpresari kudeaketa esleitu zionetik. Ordutik, hainbat saiakera egin dituzte Gipuzkoako Kale Garbiketako hitzarmena —hitzarmen hori dute erraustegiko langileek— euren baldintzetara egokitzeko . "Tamalez, enpresaren ezezkoa eta mespretxua besterik ez dugu jaso".
Salatu dute erraustegiko langileak "arautu gabeko txandak" dituztela, "arrisku eta toxikotasun handia daukan ingurune batean" lan egiten dutela eta "babestu eta ordaindu gabeko baldintzak" dituztela.
Orain hilabete hasi ziren langileak hitzarmen berri baten alde borrokan, eta "errudun" Ekobal enpresa jotzen badute ere, "azken arduraduna" Gipuzkoako Foru Aldundia dela azpimarratu dute. Hori dela eta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eta Ekondain erakundeei ere helarazi dizkiete euren aldarrikapenak.
Azkenik, Ekobal enpresak “bilera baterako” egindako gonbitea "onartzen eta eskertzen" duten arren, ohartarazi dute "borroka areagotzeko" asmoa dutela. Martxoan ostegunero lanuzteak iragarri dituzte, eta "enpresaren aurrerapausorik" ezean, apirilerako greba deituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.