Kutxabankeko erabiltzaileek ezingo dute bere kutxazainetan dirurik atera eta Bizum erabili larunbat honetan
Ostiraletik larunbaterako goizaldean egingo da geldialdi teknikoa, eta 12-18 ordu iraungo du. Tarte horretan, Kutxabankeko bezeroek txartelarekin ordaindu ahalko dute, bai fisikoki eta baita aplikazioen bidez (Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay) ere, eta beste finantza erakundeetako kutxazainetan dirua atera ahalko dute, inolako komisiorik ordaindu gabe.
Kutxabankek eta Cajasurrek 2025eko urtarrilaren 1ean egin zuten bat, eta bat-egite hori burutzeko, bi erakundeen arteko integrazio teknologikoa egingo dute ostiral eta larunbat bitarteko goizaldean. Geldialdi teknikoak 12 eta 18 artean iraungo du, eta eragina izango du finantza erakundearen kanal digitaletan (webgunea, app eta Bizum) eta kutxazainetan.
Ordu batzuetako tarte horretan, Kutxabankeko erabiltzaileek ezingo dute Kutxabanken kutxazainetan dirurik atera, ezta Bizum erabili ere.
Finantza erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, etenaldia martxan den bitartean Kutxabankeko bezeroek txartelarekin ordaindu ahalko dute —bai fisikoki, bai Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay aplikazioen bidez— eta beste banketxeetako kutxazainak erabili ahalko dituzte, inolako komisiorik ordaindu gabe. Gainera, txartela blokeatu behar dutenek 900 44 55 66 telefono zenbakia erabili ahalko dute.
Bizum edo transferentzia bat egin behar dutenei etenaldiaren aurretik edo ondoren egitea gomendatzen die Kutxabankek.
Geldialdiaren inguruko edozein zalantza izanez gero, www.kutxabank-cajasur.es webgunea bisitatu daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek hiru greba egun deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetako jaietan
Mobilizazioak abuztuaren 5ean, 14an eta 26an izango dira, eta Gasteizko Txosna Batzordearen, Donostiako Piraten eta Bilboko Konpartsen babesa dute. Sektoreko lan-baldintzak hobetzeko "aurrerapauso falta" salatu nahi dute.
Euskadiko argindar autokontsumoaren egungo potentzia duela bost urtekoa halako 27 da
Vidrala enpresaren planta fotovoltaikoaren inaugurazioan, Industriako sailburuak azpimarratu du autokontsumo horrek erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten lagunduko duela.
Estatuko greba mugagabearekin bat egin lezake SMEk irailean, Osakidetzarekin akordioa lortu arren
Azaldu dute astelehenean sinatutako akordioarekin medikuek zehazki Osakidetzari egiten zizkioten eskaera batzuk kitatu direla, baina Esparru Estatutuari buruz Ministerioarekiko duten jarrera ez dela aldatu diote, desados jarraitzen dute, beraz, eta mahai gainean jarraitzen duela grebaren aukerak.
Albiste izango dira: medikuen gatazka, beroa protagonista eta 34. Euskal Encounterren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBko Justiziak 14 egunez geldiarazi du Paramount eta Warnerren bat-egitea
Herrialdeko 12 estatuk osatutako koalizio batek prozesua geldiarazteko eskaria aurkeztu zuen, horrek ekar ditzakeen monopolio arriskuengatik.
Aiaraldeko Industriaren Mahaiak bederazi hilabete iraun duen hausnarketa prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu
Mahaia osatzen duten erakundeek, enpresek, eragile ekonomiko eta sozialek zein ordezkari politikoek "hazkunde aro berri bat eraikitzeko gaitasun, ezagutza eta abantaila lehiakor nahikoak" ikusten dituzte Arabako eskualdean.
Osakidetzak eta SMEk akordioa berretsi dute, eta gainontzeko sindikatuek negoziazio-mahaia utzi dute
Osasun Sailak aurkeztutako dokumentuaren edukiaz gain, sindikatuek salatu dute akordioa aldebikoa izan dela, Osasun Sailaren eta SMEren artean, eta negoziazio kolektibotik kanpo egin dela.
Grebari eutsiko al diote medikuek Osakidetzaren eta SMEren arteko akordioaren ostean?
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Estatuko Greba Batzordea osatzen duten gainerako sindikatuek iragarria zuten greba mugagabea egin behar zutela irailetik aurrera, ekainean Estatutu Marko Orokorra onartu ondoren. Osakidetzaren zuzendaritzarekin lortutako akordioak medikuen lan-baldintzetako batzuk hobetzen ditu, baina ez ditu haien eskaera guztiak betetzen.
Basaurik 362 etxebizitza sustatuko ditu 2029ra arte, Jaurlaritzak gune tentsionatu izendatu ondotik
Eusko Jaurlaritzak eta Udalak alokairuen prezioak mugatzeko eta etxe hutsak merkaturatzeko ekintza-plana aurkeztu dute.
Europako Batzordeak 550 milioi euroko isuna jarri dio AliExpressi, legez kanpoko produktuak eta faltsifikazioak saltzeagatik
Gainera, Europako estandarrak betetzeko neurri zuzentzaileak hartzeko exijitu dio Europako Batzordeak merkataritza elektronikoko Txinako plataformari.