LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan

Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.

Sarralle

Sarralle taldeko lantegi baten sarrera. Artxiboko argazkia: EITB Media

Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako enplegu erregulazioko txostena jarriko dute indarrean astelehenean, eta 214 behargini eragingo die. Zehazki, Azpeitian dauden zazpi lantegitan izango du eragina neurriak.

Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE) abian jartzeko, GUKA atariak jakitera eman duenez.

Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenean sartuko da indarrean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X