EEE-A TUBOS REUNIDOS

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba eguna dute Tubos Reunidoseko langileek, batzordeen eta zuzendaritzaren arteko bilerarekin bat eginez

Amurrioko lantegiko langileek lanuzteak deitu zituzten otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako. Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuek ere lanuzteak deitu dituzte egun berberetarako.

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026

Tubos Reunidosen protesta, aurreko astean. Argazkia: EFE

Amurrioko eta Trapagarango Tubos Reunidoseko langileak 24 orduko geldialdia egitera deituta daude astearte honetan, bost eguneko protestaldiaren lehenean, 301 kaleratze  aurreikusten dituen EEEaren aurka egiteko (kaleratzeetatik 274 Amurrioko lantegian aurreikusten dira).

Enpresa batzordeek eta zuzendaritzak bilera egingo dute 11:00etatik aurrera.

Tubos Reunidosek otsailaren 9an jakinarazi zion enpresa-batzordeari bideragarritasun-plan bat jarri zuela martxan, 301 pertsonarentzako EEE bat aurreikusten duena Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegietan. Horietatik, 87 behin-behineko langileak dira eta 214 langile finkoak.

Zuzendaritzak azaldu zuenez, planak hiru ardatz nagusi ditu: merkataritza dibertsifikatzea, kostuak murriztea eta zorra berregituratzea, jardueraren jarraipena ziurtatzeko eta epe ertainera bideragarritasun ekonomikoa berreskuratzeko.

Langileak oso haserre daude eta bestelako irtenbideak eskatzen dituzte. Amurrioko Tubos Reunidos lantegiko enpresa-batzordeak joan den asteartean erabaki zuen otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako 24 orduko eta otsaileko eta martxoko egun batzuetarako 4 orduko bost lanuzte egitea. Ondoren, Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek, enpresa-batzordean gutxiengoan daudenek, deialdi bera egin zuten euren lantegirako.

Enpresa batzordeak, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Amurrioko zein Trapagarango udalekin bilera egin zuten ostiralean. Erakundeetatik azpimarratu zuten zorra berregituratzeko beharra dagoela eta eragile guztiek konponbidea bilatzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi zuten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X